Prentsa Oharrak

29 apirila, 2020

“Superelikagaiak”, superinpaktua ingurumenean

“Superelikagai” deritzen elikagaiak- —kinoa, aguakatea eta abar— gero eta presenteago daude mendebaldeko dietan, janari osasungarri eta "ekologikoak" bilatu nahiaren ondorioz. Baina eskaera gero eta handiago horren ondorioz, produktu horiek gero eta inpaktu handiagoa dute munduko ingurumenean eta gizartean, eta horri ez zaio jaramonik egiten.
20 apirila, 2020

Baso helduek aurreikusitakoa baino CO2 gutxiago xurgatzen dute: “Sakonago erabili behar dugu geure burua, isuriak murrizteko”

La Marea aldizkariaren gehigarri den Climaticak BC3ko ekofisiologoa den Teresa Gimeno elkarrizketatu du ikerketaren inguruan. Elkarrizketan zehar, Gimenok ikerketan lortutako emaitzek baso helduak aldaketa klimatikoa arintzeko giltzarri direla baina mugak dituztela adierazi du.
16 apirila, 2020

Kaltetutako ekosistemak leheneratzeko epe luzerako estrategiak behar dira

Nature Ecology & Evolution aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, ekosistema degradatu batek epe luzerako (hamarkadetako edo mendeetako) leheneratze-estrategia behar du, leheneratzeak izan ohi duen arrakasta mugatua hobetzeko. BC3ko eta Harvardeko Unibertsitateko David Moreno-Mateos eta BC3ko Asun Rodriguez-Uña ikertzaileek ikerketan parte hartu dute.
14 apirila, 2020

Baso helduek uste baino CO2 gutxiago xurgatzen dute

Nature aldizkarian argitaratutako azterlan batek erakusten du litekeena dela baso helduek ezin izatea atmosferara giza jardueraren ondorioz isuritako CO2 gehigarria xurgatu, eta, beraz, isuri horiek murrizteko lan gehiago egin beharko dugu. Ikerketan Teresa Gimenok, BC3ko Ikerbasque ikertzaileak, parte hartu du.
5 martxoa, 2020

Erleen gainbeheraren eta klima aldaketaren arteko harremana aztertu dute nazioarteko adituek Bilbon

[Bilbo, 2020ko martxoaren 5a] ECOFLOR ekimenaren hamazazpigarren edizioa martxoaren 5ean eta 6an egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan. Basque Centre for Climate Change (BC3) eta Lurreko Ekologiaren Espainiako Elkarteak (AEET) antolatuta, 15 herrialde desberdinetako 100 ikertzaile biltzen ditu, eta Euskadin antolatzen den lehen aldia da.
18 otsaila, 2020

Jornada sobre alternativas de financiación de las energías renovables y sus impactos

(Bilbao, 18 de febrero de 2020) El centro de excelencia en investigación BC3, Basque Centre for Climate Change, organiza una jornada de reflexión sobre la financiación de las renovables, bajo el título “Impacto Económico, Social y Ambiental de Mecanismos Alternativos de Financiación de las Energías Renovables en el Sector Eléctrico en España”. El encuentro tendrá lugar el 19 de febrero en el Paraninfo de la UPV/EHU (Bizkaia Aretoa), a partir de las 09:30.
5 abendua, 2019

BC3-k Klima Aldaketaren Euskal Estrategia KLIMA 2050 ezartzeko LIFE Urban Klima proiektuaren inaugurazioan parte hartzen du

• BC3k proiektuaren hainbat ekintza burutzen ditu eta beste batzuetan parte hartu, hala nola Estrategiaren eraginaren azterketa sozioekonomikoa eta bere neurriak lehenestea, klima-aldaketarako gobernantza eredu berriak garatzea, gaitasun teknikoa indartzea eta Euskadi mailan, administrazio publikoaren estrategia zeharkako azterketa hiri politiketan eta klima aldaketaren ikuspegia osasun planetan eta hirigintzan integratzea.
27 azaroa, 2019

Euskal Herriko ikerketa zentrotako zazpi ikertzaile, mundu mailan eragin handiena duten zientzialarien artean

Luis Liz Marzán (CIC biomaGUNE), Wolfgang Parak (CIC biomaGUNE), Unai Pascual (BC3), Javier Aizpurua (Centro de Física de Materiales), Michel Armand (CIC energiGUNE), Francisco Guinea (DIPC) y Francisco J. García Vidal (DIPC), incluidos en la edición 2019 de la lista Highly Cited Researchers realizada por Clarivate AnalyticsLa lista recoge a científicos que han demostrado una influencia significativa a través de la publicación de artículos, altamente citados por sus compañeros investigadores
23 urria, 2019

Etorkizunean lurraren erabilerek klima-aldaketa leuntzen zenbateraino lagunduko duten ikertu du BC3k, beste batzuekin batera

Nature Climate Change aldizkari entzutetsuak txosten bat argitaratu berri du, zeinean aztertzen baita zenbateko ahalmena duten lurraren erabilerek klima-aldaketa leuntzeko, eta nola mundu mailan ezarri beharko litzatekeen erabilera-modu hori tenperatura igo dadin saihesteko. Azterlanak erakusten du zein ekintza diren garrantzitsuenak basoetan, nekazaritzan eta elikadura-sistemetan.
21 urria, 2019

Ikerketa aitzindari batek aztertu du zer eragin dituen deforestazioaren eta klima-aldaketaren kontra biodibertsitatea kontserbatzeaz gain gizarte-ekitatea aintzat hartzeak

Klima-aldaketa eta biodibertsitatea kontserbatzea dira gure garaiko bi ingurumen-erronka nagusiak. Gizarte-erronka handienetako bat ekitatea da, zeina baita Nazio Batuen 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen zutabe nagusietako bat. Aurretiko zenbait azterlanek klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen arteko erlazioak aztertu dituzte, eta bi aldagaien artean korrelazio positiboa dagoela erakutsi dute.