Baso helduek uste baino CO2 gutxiago xurgatzen dute
“Baso helduek uste baino CO2 gutxiago xurgatzen dute”
Nature aldizkarian argitaratutako azterlan batek erakusten du litekeena dela baso helduek ezin izatea atmosferara giza jardueraren ondorioz isuritako CO2 gehigarria xurgatu, eta, beraz, isuri horiek murrizteko lan gehiago egin beharko dugu. Ikerketan Teresa Gimenok, BC3ko Ikerbasque ikertzaileak, parte hartu du..
Azterketa honen emaitzen arabera, basoak babestea funtsezkoa da klima-aldaketaren arazoa are gehiago larriagotu ez dadin.
2.Emaitzen arabera, basoak babestea funtsezkoa da klima-aldaketaren arazoa are gehiago larriagotu ez dadin.
“Ahalegin handiagoa egin beharko dugu CO2 emisioak murrizteko”
[Bilbo, 2020ko apirilaren 14a] Baso helduen karbonoa xurgatzeko gaitasuna ez da handitzen gizakiaren jarduerak atmosferara bidalitako bikarbono dioxidoaren (CO2) igoerarekin. Hala adierazi du Nature aldizkarian nazioarteko ikertzaile talde batek argitaratutako artikuluan. Basque Center for Climate Change (BC3) ko Teresa Gimeno ekofisiologoak parte hartu du.
“Emaitza horrek esan nahi du ezin garela fidatu basoak gai izango direnik gure CO2 isurketak (eta horrek dakarren berotze globala) arintzeko jatorrian uste genuen neurrian eta beraz, ahalegin handiagoa egin beharko dugu CO2 emisioak murrizteko Parisko Akordioaren 2˚C tako igoera ez badugu gainditu nahi”, azaldu du BC3ko ikerlariak.
Ikerketa honek, lehen aldiz zehatz-mehatz kuantifikatu du zer gertatzen den baso heldu batean CO2 kontzentrazioa handitzean (landaketa batean ez), atmosferaren eta ekosistemaren artean biltegiratutako eta trukatutako karbono kantitatearekin bere konpartimentu guztietan (zura, hostoak, orbela, lurzoruko materia organikoa, mikroorganismoak, intsektuak…).
CO2, berotegi efektuko gas nagusia izateaz gain, landareen fotosintesian funtsezko osagaia da, haien “elikagaia”. Atmosferan dauden CO2 kontzentrazioak etengabe handituz doazten heinean, giza emisioen ondorioz, landareen fotosintesia ere handitzen ari denaren ebidentzia zabala dago. Banakako zuhaitzak eta hazkunde azkarreko baso gazteak CO2 kontzentrazio handien eraginpean egon diren esperimentuek frogatu dute landareek fotosintesiaren bidez eskuratutako aparteko karbonoa erabiltzen dutela azkarrago hazteko.
Hala ere, zientzialariek denbora luzez galdetu diote beren buruari baso natibo helduak fotosintesi gehigarria aprobetxatzeko gai izango ote liratekeen, zuhaitzen hazkundea beste faktore batzuek mugatzen dutelako, hala nola, lurraren, uraren eta mantenugaien eskuragarritasunak. Baso heldu bati aplikatutako mota honetako lehen esperimentuan, Nature artikuluaren egileek Sydneytik (Australia) mendebaldera zegoen eukaliptozko ehun urteko baso bat CO2 maila altuetan jarri zuten ikusgai.
Fotosintesia %12 handitu zen aberastutako CO2 baldintzetan. Hala ere, zuhaitzak ez ziren azkarrago hazi, ezta hosto gehiago sortu ere. Orduan, nora joan zen karbonoa? “Zuhaitzek azukre bihurtzen dute xurgatutako karbonoa, baina ezin dituzte azukre horiek gehiago hazteko erabili, ez dutelako lurzoruko nutriente gehigarririk eskuratzeko aukerarik. Aldiz, azukreak lur azpitik bidaltzen dituzte, eta bertan mikrobioak “elikatzen” dituzte”, azaldu du azterlanaren egileetako batek, Western Sydneyko Unibertsitateko Belinda Medlyn irakasleak.
Hala ere, BC3ko ikertzaileak zehaztu duenez, “garrantzitsua da gure emaitzetatik ez ondorioztatzea baso helduek “ez dutela balio” klima-aldaketa arintzeko. Basoak, eta are gehiago baso helduak, lurraren karbono-biltegi nagusiak dira, eta, beraz, horiek zaintzea funtsezkoa da klima-aldaketaren arazoa are gehiago larriagotu ez dadin“.
Zientzialariek karbonoaren jarraipena egin zuten, eta erakutsi zuten zuhaitzek xurgatutako aparteko karbonoa azkar birziklatu zela lurrean zehar, eta atmosferara itzuli zela; gutxi gorabehera, karbonoaren erdia zuhaitzek eurek itzuli zuten, eta beste erdia lurrean zeuden onddo eta bakterioek.
BC3ko ikertzailearen kasu zehatzean, bere lana izan zen fotosintesi-tasak neurtzea giroko CO2 kontzentrazioaren zein kontzentrazio handiaren eraginpean dauden zuhaitz-hostoetan (egungoa baino heren bat handiagoa, hau da, lurrean 2050erako esperimentatuko duguna, gutxi gorabehera). “Neurri horiek funtsezkoak izan ziren azterlan honetan; izan ere, frogatu zuten fotosintesi-tasak hosto-mailan gora egiten duela, baina horrek ez zuen ekarri ekosistemak metatutako biomasa (karbonoa) handitzea”, adierazi du Gimenok.
BC3ri buruz
Basque Center for Climate Change (BC3) diziplinarteko nazioarteko ikerketa-zentroa da, eta Bilbon du egoitza, Eusko Jaurlaritzak zientzia eta ikerketa sustatzeko sortu zuen.Zentroa BERCen (Basque Excellence Research Center) artean dago, eta bazkideen artean ditu Ikerbasque, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ihobe, Ingurumena Kudeatzeko eta Kontserbatzeko Euskal Sozietatea.
Baliabideak: