Prentsa Oharrak

13 maiatza, 2019

BC3 erreferentziazko zentroa da IPCCren azken txostenean (“Berotegi-efektuko gas nazionalen inbentarioen 2006ko gidalerroak fintzea 2019an”), María José Sanz eta Agustín del Prado doktoreen parte-hartzeari esker

María José Sanz BC3ko zuzendari zientifikoak eta Agustin del Prado zentroko ikertzaileak, hurrenez hurren, koordinatzaile eta egile nagusi gisa hartu dute parte txostenean, Nekazaritza, Lurren Erabilera eta Basogintzaren atalean. IPCCren azken txosten berezi hau, “Berotegi-efektuko gas nazionalen inbentarioen 2006ko gidalerroak fintzea 2019an” izenekoa, IPCCren 49. osoko bilkuran onartu da (Kyoton egin da, Japonian, 2019ko maiatzaren 8tik 13ra).
6 maiatza, 2019

Unai Pascual BC3ko Ikerbasque irakaslea da IPBESen “Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen ebaluazio globala” txostenaren egile nagusietako bat

IPBESen Ebaluazio Orokorreko kudeaketa-batzordeko kide izan da Unai Pascual, eta txostenaren egile nagusietako bat ere bada; estatuko egile nagusi bakarra. Mundu mailako ebaluazio honetan, lehen aldiz biltzen dira sistematikoki azken 50 urteetako ikerketa zientifikoa eta komunitate indigenen eta tokiko komunitateen ezagutza. Txostena osatzeko, 15.000 ikerketa hartu dira oinarri, eta nazioartean ospea duten 145 egile aritu dira.
11 urtarrila, 2019

Nota de prensa: Hacia un modelo común para entender las migraciones mundiales

Stefano Balbi, investigador de BC3 ha sido seleccionado entre un reducido grupo de expertos y expertas internacionales para dirigir la investigación sobre los patrones migratorios del mundo.
10 urtarrila, 2019

NEIKER-Tecnaliak, EHU/UPVk eta BC3k antibiotikoekiko erresistentziak ingurumenean barreiatzeari buruzko ikerketa sustatuko dute

NEIKER-Tecnaliak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Basque Centre for Climate Changek (BC3) ikerketa zientifikoa eta ezagutzaren transferentzia sustatu eta gidatuko dute antibiotikoekiko erresistentziak ingurumenean barreiatzeari buruz eta horrek ingurumenaren eta gizakien osasunerako duen arriskuari buruz. Hiru erakundeek hitzarmen bat sinatu dute Joint Research Lab on Environmental Antibiotic Resistance (JRL) izeneko egitasmoa bultzatzeko. JRLk Euskadin arlo honetan egin den ikerketa integratuko du, efizientzia ziurtatzeko eta emaitzen gehieneko inpaktua bermatzeko.
17 abendua, 2018

Prentsa Oharra: Alex Txikonek eta haren taldeak K2ra egingo duten espedizio berrian parte hartuko du BC3k

BABELUR proiektuaren bidez parte hartuko du BC3k Alex Txikon mendizaleak K2ra igotzeko egingo duen WinterTopAppeal espedizioan. Espedizioak izango duen oihartzuna aprobetxatu nahi da berotze globalaren arazoa nabarmentzeko. Horretarako, BC3 buru duen proiektua eta beste ekimen aitzindari batzuk egingo dira; besteak beste, eguzki-panelak eta errota eolikoak erabiliko dira. Ekimen horien bidez, espedizioak ere klima-aldaketaren arazoekiko sentsibilitatez antolatu daitezkeela helarazi nahi da. Horrez gain, BALELUR diziplina anitzeko proiektuaren bidez, eskualdean klima-aldaketak izango dituen eraginak egiaztatzeko eta horien inguruan sentsibilizatzeko aukera egongo da.
30 azaroa, 2018

BC3, Alex Txikonekin eta haren taldearekin K2-rako espedizio berrian

Alex Txikon mendizalearen WinterTopAppel espedizioan izango da BC3. K2ra neguan igo nahi du Txikonek; lortuko balu, hori egiten lehenbizikoa izango litzateke. Munduko mendirik altuenetan bigarrena da K2 (8.611 m), eta eskalatzen zailena; horregatik, eta ezbeharren kopuruari dagokionez ere bigarrena delako, "mendi basatia" deitzen diote.
15 azaroa, 2018

Prentsa oharra: Abian da naturak giza-ongizatean dituen baloreak aztertzeko IPBES-en egingo den ikerketa

Unai Pascual, investigador Ikerbasque de BC3 es el copresidente de este grupo que opera bajo los auspicios del IPBES, el organismo intergubernamental de Naciones Unidas compuesto por 130 gobiernos estatales que, desde su creación en 2012, proporciona a los responsables de diseñar políticas públicas la evidencia científica para mejorar el estado de la naturaleza.
14 azaroa, 2018

BC3, Basque Centre for Climate Change, 100xCiencia.3 ekitaldian parte hartuko du Maria de Maeztu ikerketa zentro bezala

Ekitaldian Robert Huber, Kimika Nobel sariduna izango da, baita herrialdeko politika talde nagusietarako partaideak.BC3ko zuzendari zientifikoa, Maria Jose Sanz, eta Ikerbasqueko ikerlaria BC3n, Alevgul Sorman, izango dira. Sormanek, Espainiako energia trantsizioaren inguruko aurkezpena eskainiko du.
8 urria, 2018

BC3 Prentsa oharra: Ekosistemen modelizazioari buruzko nazioarteko topaketa, BC3-k antolatua

Urriaren 8tik 12ra bitartean egingo da, Bilbon, International Spring University (ISU) topaketa. Urtero antolatzen du BC3-k jardunaldi hori, ekosistemen modelizazioa sakon aztertzeko. Mundu osotik etorritako adituak jardungo dira, astebetez, giza jardueraren eta ekosistemen jasangarritasunaren arteko erlazioa ulertzeko balio duten eredu zientifikoak jorratzen.
2 urria, 2018

BC3 PROCESA proiektuaren buru

BC3 lidera el proyecto PROCESA, con el apoyo de la Fundación Biodiversidad, del Ministerio para la Transición Ecológica, enfocado en la evaluación del progreso y efectividad de las políticas de adaptación en las principales ciudades del Estado.