Kaltetutako ekosistemak leheneratzeko epe luzerako estrategiak behar dira

“Kaltetutako ekosistemak leheneratzeko epe luzerako estrategiak behar dira”

 

Ekosistemak Leheneratzeko Nazio Batuen Hamarkada, ikasteko asko duen 2021eko erronka

 

Nature Ecology & Evolution aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, ekosistema degradatu batek epe luzerako (hamarkadetako edo mendeetako) leheneratze-estrategia behar du, leheneratzeak izan ohi duen arrakasta mugatua hobetzeko. BC3ko eta Harvardeko Unibertsitateko David Moreno-Mateos eta BC3ko Asun Rodriguez-Uña ikertzaileek ikerketan parte hartu dute.

Ikertzaileen arabera, gainera, herrialdeek beren ezagutza nabarmen hobetu behar dute biodibertsitatearen galera moteltzeko leheneratze-estrategiak erabiliz, Ekosistemak Leheneratzeko Nazio Batuen Hamarkadak eskatzen duen bezala.

Story highlights

1. Ekosistema degradatu batek epe luzerako (hamarkadetako edo mendeetako) leheneratze-estrategia behar du
2. Herrialdeek beren ezagutza nabarmen hobetu behar dute biodibertsitatearen galera moteltzeko
Citation

Moreno-Mateos, D., Alberdi, A., Morriën, E. et al. The long-term restoration of ecosystem complexity. Nat Ecol Evol (2020). https://doi.org/10.1038/s41559-020-1154-1

Link to publication

[Bilbo, 2020ko apirilaren 16a] Eskala handiko leheneratze-estrategia ugari sortzen ari dira munduan ekosistemen degradazioari eta biodibertsitatearen galerari aurre egiteko. Sarritan, ordea, ez dira nahikoa izaten jasandako galerak konpentsatzeko. Ekosistemek giza inpaktuetatik berreskuratzeko behar duten denborarekin lotuta dagoela dirudi, eta hori mendekoa edo milurtekoa izan daiteke.

Erronka horri heltzeko, leheneratzearen zientziak eskala horretako berreskuratze-prozesua ulertzea izan beharko luke ardatz. Horrek esan nahiko luke leheneratze ekintzak beti eskala luzeetan planifikatu beharko liratekeela, seguruenik hamarkada edo mendeetan. Hala adierazi du Nature Ecology & Evolution aldizkarian nazioarteko zientzialari talde batek argitaratutako artikuluak. BC3ko eta Harvardeko Unibertsitateko David Moreno-Mateos eta BC3ko Asun Rodriguez-Uña ikertzaileek parte hartu dute.

Artikuluak proposatzen du, ekosistemen berreskurapena ulertzeko, epe luzerako berreskuratze-prozesuak aztertu behar direla, nahiz eta azterlanak urte gutxiren buruan (4 edo 5 inguru) egin daitezkeen, giza inpaktuen sekuentziak berreraikiz. Bestalde, suspertze prozesuen iraupen luzea aurrekontu eta ingurumen politiketan integratu behar dela azpimarratzen da. “Bestela, egun batzuen buruan minbizia duen gaixo bat sendatzen saiatzea bezala izango litzateke, tratamenduak urteak iraun ohi dituela dakizunean“, dio Moreno-Mateosek, azterketaren egile nagusiak.

Bere aldetik, giza inpaktuek kaltetutako basoak epe luzera berreskuratzeari buruz bere tesian aztertzen ari den ideiekin lagundu du Rodriguez-Uñak. “Ekosistemek mendeak behar dituzte erabat berreskuratzeko, eta, beraz, garrantzitsua da haien kontserbazioa lehenestea; izan ere, ez baditugu lehenarazten, uste dena baino denbora gehiago beharko da“, azpimarratu du ikertzaileak.

Gaur egun leheneratzearen sistemak muga batzuk ditu, ekosistemak erabat berreskuratzea eragozten dituenak. Muga horietako batzuk ekintzak leheneratzearen ekologian oinarritzen dira. Azken batean, bide luzea egin behar duen diziplina zientifiko gaztea da. “Artikulu honek zientzia horri lagundu nahi dio, aurrerantzean ekosistemen berreskurapena azkartzeko orduan neurriak eraginkorragoak izan daitezen “, gaineratzen du Rodríguez-Uñak.

Ildo horretatik, “Zientzia gisa leheneratzearen ekologiarako norabide berriak proposatzea da asmoa, azken urteotan egin diren ikerketa anitzetan oinarrituta, non ikusi dugun leheneratzea oraindik mugatua dela”, azaldu du David Moreno-Mateosek.

Zientzialariek ere arreta jarri dute Nazio Batuen 2021-2030 Hamarkadako Ekosistemak Leheneratzeko Adierazpenari. Ekimen honek Nazio Batuen herrialde guztiei eskatuko die leheneratze-estrategia nazional handiei ekiteko, ekosistemen biodibertsitatearen eta funtzionaltasunaren galera geldiarazteko. “Leheneratzea oraindik mugatua denez, oraindik asko dugu ikasteko erronka horri aurre egiteko“, dio Moreno-Mateosek.

Artikuluak, proposatutako ikuspegiak etorkizuneko tresnetarako ezagutzaren oinarria ezar dezakeela ondorioztatzen du, abian diren aldaketa globaletara egokitzeko gai diren ekosistemen leheneratzea azkartzen lagunduko dituenak.

Alde horretatik, ikertzaileek diotenez, hain ikuspegi konplexua eta epe luzerakoa beharrezkoa da ekosistemen alderdi konplexuak lehengoratzeko, hala nola komunitateen denbora- eta espazio-aldakuntza eta espezieen arteko atzeraelikadurak, horien ugaritasunak, ezaugarrien banaketak, interakzioak eta eratorritako funtzioak. Konplexutasun hori funtsezkoa da ekosistemen funtzionamendu egokia bermatzeko eta, horrela, biodibertsitatearen kontserbatzeko aukerak eta ekosistemek gizartearentzat dituzten onurak areagotzeko.

Kontaktua:

Prentsa Saila

press@bc3research.org

+34 944 014 690

BC3ri buruz

Basque Centre for Climate Change (BC3) diziplinarteko nazioarteko ikerketa-zentroa da, eta Bilbon du egoitza, Eusko Jaurlaritzak zientzia eta ikerketa sustatzeko sortu zuen. Zentroa BERCen (Basque Excellence Research Center) artean dago, eta bazkideen artean ditu Ikerbasque, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ihobe, Ingurumena Kudeatzeko eta Kontserbatzeko Euskal Sozietatea.

Baliabideak:

Baso primarioa Costa Ricako mendietan

Zaharberritzeko ekimen orokorrak. Kreditua: Nature Ecology & Evolution

David Moreno-Mateo

Asunción Rodríguez-Uña

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies