Prentsa Oharrak

10 martxoa, 2021

Mediterraneoko baso-ekosistemen berriztapena eta uraren zikloa: arazo konplexua

BC3k gidatutako eta Biodibertsitate Fundazioaren laguntza duten bi proiektuk lurraren erabilera jasangarriko praktikek (MASBIO) eta, bereziki, baso-ekosistemen leheneratzeak (RESH2O) klima-aldaketarekiko erresilientzia eta beste zerbitzu ekosistemiko batzuk, besteak beste baliabide hidrikoak, Mediterraneoko arroetan nola areagotu ditzaketen aztertuko dute
9 azaroa, 2020

Klima-aldaketari aurre egiteko munduko hiririk handienak prestatzen ari diren egokitzapena, ezbaian

Mundu osoko hiririk handienek klima-aldaketari aurre egiteko prestatu dituzten plangintzek ez dute emaitza eraginkorrik lortuko epe ertain eta luzean, orain planteatu diren moduan. Hori da Marta Olazabal eta María Ruiz de Gopegui Basque Center for Climate Change (BC3) zentroko ikertzaileek argitaratutako ikerlanaren ondorio nagusia.
23 urria, 2020

Naturaren narriadura larriaren aurkako borrokak helburu askotarikoak eta ausartak behar ditu

Basque Center for Climate Change zentroko eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko zein La Laguna Unibertsitateko ikertzaileek Biodibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenaren irizpideak ebaluatu dituzte.
16 urria, 2020

Gaur argitaratu den ikerketa berri baten arabera, “kontsumitzen dugun haragi guztiak ez du eragin bera klima-aldaketan”

Amigos de la Tierra elkarteak, Basque Centre For Climate Change (BC3) zentroarekin elkarlanean, txosten bat argitaratu du Elikaduraren Mundu Egunean, eta han jakinarazi du abeltzaintza estentsiboak eta larreen kontserbazioak klima-aldaketa arintzen dutela pentsuen inportazioa oinarri duen abeltzaintza industrialarekin alderatuta, zeinak lurzoru naturalak (larreak edo basoak) nekazaritza-lurzoru bihurtzea behar baitu; horretarako, baso tropikalak soildu behar dira, eta horrek karbono-aztarna bat eragiten du.
21 iraila, 2020

Emakumeak energiaren funtsezko sektorean sustatzea, AEMENER eta BC3ren arteko akordioaren helburua

Basque Centre for Climate Change (BC3) eta Energiaren Emakumeen Espainiako Elkarteak (AEMENER) akordio-memorandum bat sinatu dute, ekonomiarentzat, ingurumenarentzat eta gizartearentzat hain estrategikoa den energia sektorean emakumearen garapena sustatzeko.
5 ekaina, 2020

Naturan oinarritutako hiru estrategia garatu dituzte zenbait ikertzailek Kantabriako hondamendi naturalei aurrea hartzeko

In celebration of the 46th anniversary of Environment Day, on June 5th, 2020, IHCantabria underlines the importance of adopting integrated landscape management strategies to preserve biodiversity, fight climate change and reduce public health risks.
21 maiatza, 2020

Ekonomia era jasangarrian berreskuratzeko adierazpena

COVID-19 aren krisia Bigarren Mundu Gerra garaitik gizartea aurre egiten ari den krisi garrantzitsuena da, eta bere aurka egiteko premiazko eta muturreko neurriek izugarrizko eragin negatiboa izan dute ia guztiz geldiarazi egin den ekonomian.
12 maiatza, 2020

Europako Batzordeak BC3k garatutako tresna bat erabiltzen du COVID-19ren inpaktu ekonomikoak ebaluatzeko

EK-k Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundeko Iñaki Arto buru duen ikertzaile talde batek garatutako tresna informatiko bat erabili du COVID-19ren inpaktu ekonomiko batzuk aztertzeko.
4 maiatza, 2020

Ibon Galarraga, BC3ko zientzialaria, “La Caixa” Fundazioak ENERPOLIS proiektuagatik aintzatetsia

Ibon Galarraga, Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundeko ikertzailea, "La Caixa" Fundazioaren Gizarte Ikerketarako lehen deialdiko sarituetako bat izan da.  Zehazki, "Espainiako eraginkortasun energetikoko politikak: kontsumitzaileen hautaketen analisia" (ENERPOLIS) proiektuagatik aintzatetsi dute euskal zientzialaria. Proiektu horretan, etxetresna elektrikoen eraginkortasun energetikoengatik ordaintzeko prestasuna eta Madrilgo Behe Emisioen Eremuaren (BEE) eraginkortasuna aztertzen dituzte, eta hobetzeko proposamenak ekarriko dituzte.
29 apirila, 2020

“Superelikagaiak”, superinpaktua ingurumenean

“Superelikagai” deritzen elikagaiak- —kinoa, aguakatea eta abar— gero eta presenteago daude mendebaldeko dietan, janari osasungarri eta "ekologikoak" bilatu nahiaren ondorioz. Baina eskaera gero eta handiago horren ondorioz, produktu horiek gero eta inpaktu handiagoa dute munduko ingurumenean eta gizartean, eta horri ez zaio jaramonik egiten.