BC3k Transfiere 2024 foroan parte hartu du


BC3k lehen aldiz Transfiere 2024 Foroan parte hartu du, martxoaren 20tik 22ra Malagan ospatu dena. Estatuko Ikerketa Agentziarekin (AEI) lankidetzan eta SOMMa aliantzako kide gisa, BC3k OTEA eta ARIES proiektuak hurbildu dizkie herritarrei, María Moyano eta Stefano Balbi ikertzaileen parte-hartzearekin.

ARIES (AI for Environment & Sustainability) ingurumen-iraunkortasunerako adimen artifizialean oinarritutako modelizazio-plataforma bat da, eta mundu osoko ikertzaileek beren datu eta ereduak gehitu ditzakete webgunean oinarritutako gordailuetara. Bestalde, OTEAk, Trantsizio Energetikoaren eta Ekintza Klimatikoaren Behatokiak, kalitate-datuak eta -analisiak eskaintzen ditu, Espainian deskarbonizazioaren jarraipena egiteko eta horrek dituen inplikazio sozioekonomikoak eta ingurumenekoak aztertzeko.

BC3ren parte-hartzea ez zen oharkabean pasatu, bertaratuen arreta erakarriz eta klima-aldaketari eta iraunkortasunari buruzko ikerketan erreferente gisa duen posizioa sendotuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.