13 maiatza, 2019

BC3 erreferentziazko zentroa da IPCCren azken txostenean (“Berotegi-efektuko gas nazionalen inbentarioen 2006ko gidalerroak fintzea 2019an”), María José Sanz eta Agustín del Prado doktoreen parte-hartzeari esker

María José Sanz BC3ko zuzendari zientifikoak eta Agustin del Prado zentroko ikertzaileak, hurrenez hurren, koordinatzaile eta egile nagusi gisa hartu dute parte txostenean, Nekazaritza, Lurren Erabilera eta Basogintzaren atalean. IPCCren azken txosten berezi hau, “Berotegi-efektuko gas nazionalen inbentarioen 2006ko gidalerroak fintzea 2019an” izenekoa, IPCCren 49. osoko bilkuran onartu da (Kyoton egin da, Japonian, 2019ko maiatzaren 8tik 13ra).
10 maiatza, 2019

Unai Pascual IPBESko “Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen ebaluazio globala” txostenaren inguruan elkarrizketatua izan da

IPBESko “Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen ebaluazio globala” txostenak inpaktu handia izan du medioetan, baita zientzian eta gizartean ere. Mundu, estatu eta eskualde mailako hainbat mediok txostenaren berri eman dute, BC3ko Ikerbasque ikertzaile den Unai Pascual elkarrizketatuz, estatu mailako txostenaren egile nagusietako bat eta estatuko egile nagusi bakarra. Elkarrizketa horien artean, honako hauek azpimarra daitezke.
9 maiatza, 2019

Klimagune 2019: Klima-aldaketa hiri egokitzapenean

BC3k Klimagune Workshoparen zortzigarren edizioa ospatzen du. Klima aldaketak hiri egokitzen plangintzetan ekarriko dituen erronkei helduko dio aurtengo edizioak, ekainaren 7an Biakaia Aretoan, Bilbo. PROCESA proiektuaren baitan antolatutako jardunaldia Trantsizio ekologikorako Ministerioko Biodibertsitate Fundazioaren babesa du.
8 maiatza, 2019

Prof. Maria Jose Sanz has participated in the development of the new Methodology Report “2019 Refinement to the 2006 IPCC Guidelines for National Greenhouse Gas Inventories” as Coordinating Leading Author

The Scientific Director of BC3, Prof. María José Sanz, is currently in Kyoto, Japan, in the IPCC discussion on the last new Methodology Report titled "Refinement of 2019 of the 2006 IPCC Guidelines for National Greenhouse Gas Inventories", within which she participates as the coordinator of leading author Agustin Prado, BC3 researcher.
6 maiatza, 2019

Unai Pascual BC3ko Ikerbasque irakaslea da IPBESen “Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen ebaluazio globala” txostenaren egile nagusietako bat

IPBESen Ebaluazio Orokorreko kudeaketa-batzordeko kide izan da Unai Pascual, eta txostenaren egile nagusietako bat ere bada; estatuko egile nagusi bakarra. Mundu mailako ebaluazio honetan, lehen aldiz biltzen dira sistematikoki azken 50 urteetako ikerketa zientifikoa eta komunitate indigenen eta tokiko komunitateen ezagutza. Txostena osatzeko, 15.000 ikerketa hartu dira oinarri, eta nazioartean ospea duten 145 egile aritu dira.

Hurrengo jardunaldiak

Harpidetu gure posta zerrendan


Pribatutasun politika onartzen dut

Dibulgazioa

Klima aldaketari dagokion informazio zehatza dibulgatzeko eta zabaltzeko ikasia

Heziketa zientifikoa eta gizartean kontzientzia

Klima aldaketaren zientzia irakaskuntza eta gizartean kontzientzia sortzea Euskadin

BC3 iniziatibak Kanpo erakundeekin kolaborazioan