Klimagune 2019: Klima-aldaketa hiri egokitzapenean
BC3k Klimagune Workshoparen zortzigarren edizioa ospatzen du. Klima aldaketak hiri egokitzen plangintzetan ekarriko dituen erronkei helduko dio aurtengo edizioak, ekainaren 7an Biakaia Aretoan, Bilbo. PROCESA proiektuaren baitan antolatutako jardunaldia Trantsizio ekologikorako Ministerioko Biodibertsitate Fundazioaren babesa du.
Klimagune Workshop 2019 ekimenak, hortaz, topaketa zientifiko berritzailerako foro izan nahi du eta klima-aldaketarekin lotuta dauden hainbat profil bildu nahi ditu, hala nola, zientzialariak, maila ezberdinetako kudeatzaileak, enpresa pribatuak, komunikazio-arloko profesionalak, ingurumen, gizarte eta garapenarekin lotutako gobernuz kanpoko erakundeak eta herritarrak, orokorrean. Foro honen helburua da elkarrizketa eraikitzailea sortzea, ezagutza zientifikoa, kudeaketa eta gizartearen parte-hartzea klima-aldaketaren aurrean egin beharreko lanean uztar daitezen errazteko, diziplinazko hesiak gainditu eta ikuspegi partekatua eraikitzea.
Gaur egunerarte, hainbat zeharkako gai jorratu izan dira, alegia, Egokitze estrategiak Euskal Herri mailan, Ekonomia berdea, Iraunkortasunerantz egin beharreko trantzisioak, Landa-ingurunearen aukerak eta erronkak klima-aldaketaren aurrean edo Klima aldaketa zientziaren komunikazioa.