27 iraila, 2019

BC3k bat egin du klima-larrialdiaren adierazpenarekin, eta eskatu du berehala hartzeko trantsizio ekologikoa azkartzeko neurri irmoak eta zehatzak

New Yorken mundu osoko buruzagiak Klima Ekintzarako Goi Bileran elkartu diren honetan, eta gizartearen eta gazteen eskaerak— irailaren 27ko mundu mailako grebaren aurreko giroan— gero eta indar handiagoa hartzen ari diren honetan, Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroak bat egin du erakunde akademiko, sozial eta politikoek onartutako klima-larrialdiaren adierazpenarekin.
9 urria, 2019

Unai Pascual, BC3ko ikertzailea, IPBESko txosteneko emaitzak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean

BC3ko ikertzailea den Unai Pascual, IPBESko, Ekosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari Buruzko Gobernu Arteko Plataformako, bioaniztasunaren inguruan egindako txostenaren gako nagusiak aurkeztu ditu. Maiatzaren 29an Parisen aurkeztutako txostenak, gizartean eta komunikabideetan inpaktu handia izan zuen. IPBESen Ebaluazio Orokorreko kudeaketa-batzordeko kide izan da Unai Pascual, eta txostenaren egile nagusietako bat ere bada; estatuko egile nagusi bakarra.
9 urria, 2019

BC3ko zuzendari zientifikoa den María José Sanz, Generalitat Valencianaren eskutik meritu zientifikoko saria eskuratu du

Urriaren 7an Consell-ko ez-ohiko bilkuran, Balentziako Generalitatearen Egunarekin bat eginez, urteroko saririk handienak onetsi ziren.Bereizgarria , 2010az geroztik, ikerketa zientifikoaren arloan nabarmendu diren pertsona edo entitateen merituak aitortzen ditu,  Balentziako Generalitateko presidenteak proposatuta eta Consell-ek onartua. Esta distinción se entrega, desde el año 2010, como reconocimiento público de los méritos de aquellas personas o entidades que hayan destacado en el ámbito de la investigación científica, entre otras, a propuesta del presidente de la Generalidad Valenciana.
11 urria, 2019

Honela egiten digu mesede naturak, eta honela eragingo digu klima-aldaketak

Ebidentzia zientifikoak eta aurreikuspenak kudeatzeko tresnak izatea funtsezko faktorea da planetako naturaren egoera hobetzeko, eta ekosistemak –egungo eta etorkizuneko gizarteentzat ezinbestekoak– babesteko eta modu jasangarrian erabiltzeko. Denbora luzez, komunitate zientifikoak tokiko informazioa bildu du naturak populazioentzat dituen onurei buruz, eta, lehen aldiz, nazioarteko ikertzaile-talde batek munduko mapa interaktibo bat sortu du, naturak mundu osoan egiten dituen ekarpenei buruzkoa.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.