17 urria, 2019

Marc Neumann, BC3ko Ikerbasque ikertzailea “ODS Klima Aldaketa, Inegenitzako gaur egungo erronkak” jardunaldian parte hartu du

Marc Neumann, BC3ko ikertzaileak Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoak eta Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoa  antolatutako "ODS eta Klima Aldaketa, Ingeniaritzako gaur egungo erronkak" jardunaldian parte hartu du. ODSen ikuspegitik ingeniaritzako profesioa orientatzeko eta lerrokatzeko helburu izan duen lehen jardunaldia izan da.2030ko agendaren eta ODSn aurkezpena egin ondoren, Iñigo Losada (IPCC) klima aldaketak eta ingeniaritza zibilak merkatu-hobian izaten ari dituen aspektu desberdinak aurkeztu ditu. Jardunaldia ODS eta Klima aldaketak ingeniaritzan izaten ari diren erronken mahai-inguruarekin bukatu da, zeinetan Leyre Madariagak, Kanpo Harremanetarako zuzendaritzka, Iñigo Losadak IH Cantabriako ikerkuntza zuzendariak, Kristina Apiñanizek, Arabako ingeniaritza industrialeko eskola batzordeko kideak eta Marc Neumannek, BC3ko ikerbasque ikertzaileak parte hartu duten.
18 urria, 2019

Biodibertsitatearen arloko munduko ehun aditu onenak Gasteizen bilduko dira naturak ematen dituen balioak aztertzeko

Biodibertsitatean eta ekosistemetan jarduten duten nazioarteko aditurik onenak Gasteizen bilduko dira naturak, bertoko ekosistemek eta dibertsitate biologikoak eskaintzen dituzten askotariko balioak eta onurak jorratzeko. Ekosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari buruzko Gobernu Arteko Plataforma Zientifiko-Normatiboko (IPBES) adituen taldea gobernu arteko organo independente bat da, eta Nazio Batuen babesa jasotzen du. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari eta Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroari esker antolatu ahal izan da topaketa Arabako hiriburuan. Gainera, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren babesa jaso du.
18 urria, 2019

Basque Centre for Climate Change will present the ARIES (Artificial Intelligence for Ecosystem Services) modelling framework at the 10th World Conference of the Ecosystem Services Partnership (ESP)

The Basque Centre for Climate Change will present the ARIES (Artificial Intelligence for Ecosystem Services) modelling framework at the 10th World Conference of the Ecosystem Services Partnership (ESP) in a pre-conference training. The participants to the training will have the chance to try a preview release of k.Explorer, an internet browser-based user interface, which provides an easy way to access the ARIES network of models and data.
21 urria, 2019

Ikerketa aitzindari batek aztertu du zer eragin dituen deforestazioaren eta klima-aldaketaren kontra biodibertsitatea kontserbatzeaz gain gizarte-ekitatea aintzat hartzeak

Klima-aldaketa eta biodibertsitatea kontserbatzea dira gure garaiko bi ingurumen-erronka nagusiak. Gizarte-erronka handienetako bat ekitatea da, zeina baita Nazio Batuen 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen zutabe nagusietako bat. Aurretiko zenbait azterlanek klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen arteko erlazioak aztertu dituzte, eta bi aldagaien artean korrelazio positiboa dagoela erakutsi dute.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.