BC3ko zuzendari zientifikoa den María José Sanz, Generalitat Valencianaren eskutik meritu zientifikoko saria eskuratu du

“BC3ko zuzendari zientifikoa den María José Sanz, Generalitat Valenciana-ren eskutik meritu zientifikoko saria eskuratu du ”

Balentzia, urriak 9

Urriaren 7an Consell-ko ez-ohiko bilkuran, Balentziako Generalitatearen Egunarekin bat eginez, urteroko saririk handienak onetsi ziren.

Bereizgarria , 2010az geroztik, ikerketa zientifikoaren arloan nabarmendu diren pertsona edo entitateen merituak aitortzen ditu,  Balentziako Generalitateko presidenteak proposatuta eta Consell-ek onartua.

Gaur goizean, urriak 9, Valentziako Erkidegoko Egunaren baitan, Palau de la Generalitatean, sariak banatu dira. Ekitaldian, Valentziako Gobernuko kide guztiak egon dira, baita Ximo Puig presidentea ere. Sari berezi hauekin, pertsonen eta entitateen balioak nabarmendu nahi izan dituzte.

María José Sanzek klima aldaketako zientziak ikuspegi transdiziplinatetik duen garrantzia goraipatu du berezigarria eskuratu duenean. Zientziak erabakiak hartzeko duen garrantzia eta klima aldaketaren ikerketak ingurumenera, sozioekonomikora eta etikara eratzen duen ezaguera goraipatu ditu.

María José Sanz, 25 urte baino gehiagoko esperientzia du zientzian, zehazki lurreko ekosistemak, karbono zikloak, airearen kalitatearen inpaktuak eta berotegi-efektuko gasen inbentarioak ikertu izan ditu. Halaber, azken bi hamarkadetan, klima-aldaketari buruzko negoziazio anitzeko arlotan aritu da, Europako Batasuneko negoziazioetan Espainiako ordezkari bezala, CMNUCCko idazkari eta UNREDD programaren koordinatzaile, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen eskutik (FAO). 2001az geroztik, IPCCko kidea da eta egile eta editore gisa lagundu du ordutik hona argitaratutako txostenetan.

2016tik, BC3ko zuzendaritza zientifikoa da, María de Maeztu ikerkuntzarako bikaintasun zentroa, nazioarteko mailan erakunde, sare zientifiko eta eragile sozioekonomikoak konektatu dituena. Zentroak diziplina anitzeko taldea du, klima-aldaketara eta garapen iraunkorrera zuzendutako politiketan erabakiak hartzea erraztu eta sustatzeko helburuarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.