BC3ko ikertzailea den Unai Pascual, IPBESko, Ekosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari Buruzko Gobernu Arteko Plataformako, bioaniztasunaren inguruan egindako txostenaren gako nagusiak aurkeztu ditu. Maiatzaren 29an Parisen aurkeztutako txostenak, gizartean eta komunikabideetan inpaktu handia izan zuen. IPBESen Ebaluazio Orokorreko kudeaketa-batzordeko kide izan da Unai Pascual, eta txostenaren egile nagusietako bat ere bada; estatuko egile nagusi bakarra.
IPBES biodibertsitateari eta ekosistemen zerbitzuei buruzko gobernu arteko plataformaren arabera, gizateriaren historian inoiz ez bezala ari da andeatzen natura. Espezie-desagertzea azkartzen ari da, eta gizateriarentzat eragin kaltegarria du, gero eta nabariagoa. Txostenaren laburpena iragan astean onartu zen Parisen (apirilak 29 – maiatzak 4), IPBESen osoko bilkuraren zazpigarren saioan.
Legebiltzarreko aurkezpena ikusteko hurrengoko esteka erabili