13 maiatza, 2019

BC3 erreferentziazko zentroa da IPCCren azken txostenean (“Berotegi-efektuko gas nazionalen inbentarioen 2006ko gidalerroak fintzea 2019an”), María José Sanz eta Agustín del Prado doktoreen parte-hartzeari esker

María José Sanz BC3ko zuzendari zientifikoak eta Agustin del Prado zentroko ikertzaileak, hurrenez hurren, koordinatzaile eta egile nagusi gisa hartu dute parte txostenean, Nekazaritza, Lurren Erabilera eta Basogintzaren atalean. IPCCren azken txosten berezi hau, “Berotegi-efektuko gas nazionalen inbentarioen 2006ko gidalerroak fintzea 2019an” izenekoa, IPCCren 49. osoko bilkuran onartu da (Kyoton egin da, Japonian, 2019ko maiatzaren 8tik 13ra).
20 maiatza, 2019

Ekosistemen modelizazioari buruzko nazioarteko topaketa, BC3-k antolatua

Urriaren 20tik 24ra bitartean egingo da, Bilbon, International Spring University (ISU) topaketa. Urtero antolatzen du BC3-k jardunaldi hori, ekosistemen zerbitzuen modelizazioa sakon aztertzeko.Mundu osotik etorritako adituak jardungo dira, astebetez, giza jardueraren eta ekosistemen jasangarritasunaren arteko erlazioa ulertzeko balio duten eredu zientifikoak jorratzen.
29 maiatza, 2019

Prentsa oharra: BC3ko ikertzaile Ignacio Palomo Espainiako Akademia Gazteko kide izendatu dute

Ignacio Palomo es uno de los primeros siete integrantes de la Academia Joven, y ha sido miembro de la Global Young Academy desde 2018. Esta mañana, el ministro en funciones de Ciencia, Innovación y Universidades del Gobierno español ha presidido en Madrid el acto de creación de la Academia Joven de España, que posteriormente ha celebrado su primera reunión de trabajo. Los primeros miembros son los siete científicos españoles que ya han sido miembros de la Global Young Academy, que reúne desde 2010 a investigadores jóvenes brillantes de todo el mundo.
6 ekaina, 2019

Prentsa oharra: KLIMAGUNEren zortzigarren edizioa egingo du aurten BC3k, eta klima-aldaketarekiko hirien egokitzapen egoera zein den aztertuko da edizio honetan

­Basque Centre of Climate Change (BC3) zentroak antolatzen duen topagunea da Klimagune, klima-aldaketaren aurka lanean dabiltzan eragile nagusiekin partekatutako diziplinarteko eta etengabeko elkarlan-esparrua, ikerlari eta erakundeez gain herritarrak ere barne hartzen dituena. Tokiko ikuspegitik abiatuta klima-aldaketara egokitzeko politikei buruz hausnartzea da Klimagune 2019 edizioaren erronka.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.