Prentsa oharra: KLIMAGUNEren zortzigarren edizioa egingo du aurten BC3k, eta klima-aldaketarekiko hirien egokitzapen egoera zein den aztertuko da edizio honetan

“KLIMAGUNEren zortzigarren edizioa ospatuko du BC3k, edizio honetan klima-adaketarako hirien egokitzapen egoera zein den aztertuko du”

  • Basque Centre of Climate Change (BC3) zentroak antolatzen duen topagunea da Klimagune, klima-aldaketaren aurka lanean dabiltzan eragile nagusiekin partekatutako diziplinarteko eta etengabeko elkarlan-esparrua, ikerlari eta erakundeez gain herritarrak ere barne hartzen dituena.
  • Tokiko ikuspegitik abiatuta klima-aldaketara egokitzeko politikei buruz hausnartzea da Klimagune 2019 edizioaren erronka.
  • BC3k (Basque Centre of Climate Change) eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako workshoparen 8. edizioak, alor honetako eragile nagusiekin batera, klima-aldaketarekiko egokitzapen-plangintzaren erronkak eta egoera zein diren aztertuko du.
  • Nazioartean, bai zientziaren alorrean bai egokitzapenaren kudeaketan ospe handia duten hizlariak izango ditu Klimagunek, eta estatu mailan egokitzapen-prozesuan aitzindari izan diren zenbait udaletako ordezkariak ere izango ditu.

Bilbo, ekainak 6

Klimagune Workshop topaketa zientifiko berritzailerako foro bat da, eta klima-aldaketarekin lotuta dauden eragileak bildu nahi ditu, hala nola zientzialariak, hainbat mailatako kudeatzaileak, enpresak, herritarrak eta orokorrean klima-aldaketarekin lotutako gobernuz kanpoko erakundeak. Foroaren helburua elkarrizketa eraikitzailea sortzea da, horren bitartez ezagutza zientifikoa, kudeaketa eta gizartearen parte-hartzea klima-aldaketaren aurkako borrokan uztartzen laguntzeko, oztopoak gaindituz eta ikuspegi partekatu bat eraikiz.

Orain arte, honako hauek izan dira foro honetan landutako gaiak: Euskadin klima-aldaketaren esparruan ikerketa zientifikoak izan duen garapena, egokitzapen-estrategia sektorialak, ekonomia berdea, klima-aldaketari buruzko parte-hartzea eta komunikazioa, jasangarritasunarekiko trantsizioa edota landa-ingurumenak klima-aldaketaren testuinguruan dituen erronkak eta aukerak.

Klimaguneren zortzigarren edizioko Workshop hau 2019ko ekainaren 7an egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan, eta klima-aldaketarekiko tokiko egokitzapen-plangintzak dakartzan erronkak eta aukerak landuko ditu. Klima-aldaketaren ondorio nagusiei (bero-boladak, itsas mailaren igoera, lehorteak eta muturreko beste zenbait fenomeno) aurre egiteko tokiko egokitzapen-planak eraikitzeko tresna eta baliabideei buruz elkarrizketa eraikitzailea sortzea da Klimaguneren xedea.  PROCESA ikerketa-proiektuaren esparruan antolatu da jardunaldi hau, eta Trantsizio Ekologikoaren Ministerioko Biodibertsitate Fundazioaren babesa jaso du.

Biodibertsitate Fundazioa, Ihobe eta BC3 erakundeetako ordezkarien hitzek emango diote hasiera jardunaldiari. Jardunaldiaren lehenengo atalean, Birminghameko Unibertsitatetik (Erresuma Batua) datorren Eric Chu doktorea izango dugu, hirien egokitzapenean eta erresilientzian aditua; zientziaren eta praktikaren arteko harremanak egokitzapenaren alorreko errokei erantzuten eta egokitzapenaren esparruan aurrera egiteko aukerak sortzen nola lagundu dezakeen aztertuko du. Lehenengo hitzaldi honen osagarri, Miguel Morcilloren europar ikuspegia izango dugu ondoren. Klimaren eta Energiaren Aldeko Alkateen Itunaren europar bulegoko kidea da. Jarraian, PROCESAren emaitza garrantzitsuenak aurkeztuko dira, zeinak Espainiako 24 hiritako egokitzapen-planak eta -politikak ebaluatu baititu.

Jardunaldiaren bigarren atalean, hiri aitzindariek (Murtzia, Bartzelona eta Donostia) antzeman dituzten erronka nagusiak aztertuko ditugu, eta hiri horiek funtsezko gaietan izan dituzten esperientziak partekatuko dituzte: besteak beste, erabilitako metodologiari buruz, herritarren parte-hartzei eta inplikazioari buruz eta klima-aldaketarekiko egokitzapen-planak sortzeko eta garatzeko finantziazio-aukerei buruz jardungo dute. Azkenik, , Kantabriako Unibertsitatean irakasle den Francisco García doktoreak klima-aldaketarekiko egokitzapena hirigintza-plangintzan txertatzeko aukerak azalduko ditu.

Ikuspegi zeharo praktikoa baliatuz, jardunaldi hau udal-kudeaketaren alorreko pertsonei, ikerketaren alorrekoei, sektore pribatukoei, herritarrei eta klima-aldaketarekiko hirien egokitzapenean interesatutako erakundeei zuzenduta dago. Ildo horretatik, Klimaguneren 8. edizioak transferentzia-foro bilakatu nahi du, dagoeneko egokitzapenaren plangintza egiten diharduten gure hiri eta herrien zailtasun eta erronkak aztertzen eta partekatzen laguntzeko.

*Zerbait behar izanez gero, jarri harremanetan BC3ko komunikazio-koordinatzaile Estíbaliz Sanzekin, helbide honetan:  estibaliz.sanz@bc3research.org, tel.: +34 944 014 690/ Mug. 675709754

Egirataua

Klimagune 2019:

Klima-aldaketari hiri-egokitzapena planifikatuz

 

9:00Ongi-etorria Elisa Sainz de Murieta – BC3, Klimagune 2019ko Koordinatzailea
9:05Irekiera
●     Jesús Losada – Ihobeko zuzendari nagusia●     Silvia Fernández Campa –  Fundación Biodiversidad-eko Proiektu Koordinatzailea

●     Dra. María José Sanz – Basque Center of Climate Change, BC3-ko Zuzendari Zientifikoa

9:20Sarrera-hitzaldia Hirietako klima-egokitzapenaren zientzia eta praktika: ekintzarako erronkak eta aukerak

Dr. Eric Chu, University of Birmingham

(Hitzaldia ingeleraz izango da, aldibereko-itzulpenarekin)

10:10The role of cities in adapting to climate changePetya Pishmisheva – Klima eta Energiarako Alkateen Ituna, Europako Bulegoa

(Hitzaldia ingeleraz izango da, aldibereko-itzulpenarekin)

10:30PROCESA proiektuaren emaitzen aurkezpena●     Zer da garrantzitsua egokitzapena planifikatzerakoan?

PROCESA proiektuan erabilitako metodologia – Dr. Marta Olazabal (BC3)

●     PROCESAn aurkitutako hobetzeko arloak

Ebaluazioaren emaitza kualitatiboak. Estibaliz Sanz (BC3)

11:00Kaferako atsedena
11:30Hirien egokitzapen jardunbide egokiakEgokitzapenaren aukerak lehenestuz

Mª Carmen Hernández González – Murtziako Udala

●     Partaidetza eta justizia klimatikoa txertatuz

Irma Ventayol i Ceferino –Bartzelonako Udala

●      Erkidego gobernuen rola tokiko egokitzapena bultzatzen

Mª Mar Alonso – Ihobe, Euko Jaurlaritza

●      Ekintzarako osagaiak: finantziazioaren bila

Ana Juaristi –Donostiako Udala

●     Egokitze-politikak hiri-plangintzan txertatuz: New York-eko kasua

Francisco García – Kantabriako Unibertsitatea

13:30Galderak eta eztabaidaModeratzailea: Dra. Elisa Sainz de Murieta (BC3)

Dinamizatzaileak: Ana Rodríguez eta Juan Luis Lechuga (UPV/EHU)

14:00Jardunaldiaren amaiera

Babestua:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.