9 urria, 2019

BC3ko zuzendari zientifikoa den María José Sanz, Generalitat Valencianaren eskutik meritu zientifikoko saria eskuratu du

Urriaren 7an Consell-ko ez-ohiko bilkuran, Balentziako Generalitatearen Egunarekin bat eginez, urteroko saririk handienak onetsi ziren.Bereizgarria , 2010az geroztik, ikerketa zientifikoaren arloan nabarmendu diren pertsona edo entitateen merituak aitortzen ditu,  Balentziako Generalitateko presidenteak proposatuta eta Consell-ek onartua. Esta distinción se entrega, desde el año 2010, como reconocimiento público de los méritos de aquellas personas o entidades que hayan destacado en el ámbito de la investigación científica, entre otras, a propuesta del presidente de la Generalidad Valenciana.
11 urria, 2019

Honela egiten digu mesede naturak, eta honela eragingo digu klima-aldaketak

Ebidentzia zientifikoak eta aurreikuspenak kudeatzeko tresnak izatea funtsezko faktorea da planetako naturaren egoera hobetzeko, eta ekosistemak –egungo eta etorkizuneko gizarteentzat ezinbestekoak– babesteko eta modu jasangarrian erabiltzeko. Denbora luzez, komunitate zientifikoak tokiko informazioa bildu du naturak populazioentzat dituen onurei buruz, eta, lehen aldiz, nazioarteko ikertzaile-talde batek munduko mapa interaktibo bat sortu du, naturak mundu osoan egiten dituen ekarpenei buruzkoa.
18 urria, 2019

Biodibertsitatearen arloko munduko ehun aditu onenak Gasteizen bilduko dira naturak ematen dituen balioak aztertzeko

Biodibertsitatean eta ekosistemetan jarduten duten nazioarteko aditurik onenak Gasteizen bilduko dira naturak, bertoko ekosistemek eta dibertsitate biologikoak eskaintzen dituzten askotariko balioak eta onurak jorratzeko. Ekosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari buruzko Gobernu Arteko Plataforma Zientifiko-Normatiboko (IPBES) adituen taldea gobernu arteko organo independente bat da, eta Nazio Batuen babesa jasotzen du. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari eta Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroari esker antolatu ahal izan da topaketa Arabako hiriburuan. Gainera, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren babesa jaso du.
21 urria, 2019

Ikerketa aitzindari batek aztertu du zer eragin dituen deforestazioaren eta klima-aldaketaren kontra biodibertsitatea kontserbatzeaz gain gizarte-ekitatea aintzat hartzeak

Klima-aldaketa eta biodibertsitatea kontserbatzea dira gure garaiko bi ingurumen-erronka nagusiak. Gizarte-erronka handienetako bat ekitatea da, zeina baita Nazio Batuen 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen zutabe nagusietako bat. Aurretiko zenbait azterlanek klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen arteko erlazioak aztertu dituzte, eta bi aldagaien artean korrelazio positiboa dagoela erakutsi dute.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.