Prentsa oharra: BC3ko ikertzaile Ignacio Palomo Espainiako Akademia Gazteko kide izendatu dute

“BC3ko ikertzaile Ignacio Palomo Espainiako Akademia Gazteko kide izendatu dute

“Gazte Akademiaren parte izateak aukera eskaintzen digu, batez ere, zientziak gizartean duen eginkizunari buruzko kezka dugun ikertzaileok elkarrekin lan egiteko, eta lotura hori indartzeko bitartekoak eta sareak eskaintzen dizkigu”

Ignacio Palomo, investigador post-doctoral en BC3

(Bilbon, 2019ko maiatzaren 29an)

Gaur goizean egin dute Madrilen Espainiako Akademia Gaztea erakundea sortzeko ekitaldia, Espainiako Gobernuaren Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateko ministroa presidentea bertan zela, eta gaur bertan egin dute lehen lan-bilera. Global Young Academy taldeko kide izan diren zazpi zientzialari espainiarrak dira lehen kideak. Akademia Global horrek mundu osoko ikertzaile gazte nabarmenenak elkartzen ditu 2010etik.

Akademia Gaztea sortzea zientzialari-talde horren lanaren emaitza da; izan ere, aspalditik ari ziren esaten Espainiak ere 40 urtetik beherako zientzialarien elkarte bat izan behar zuela, 40 herrialdek baino gehiagok dutenaren modukoa, ikerketa kalitatezkoak eta eragin handikoak egiteagatik aintzatetsitako ikertzaile gazteez osatua. Akademiak talentu zientifiko gaztearen proiekzioa ahalbidetuko du, eta erabaki-hartzaileekin, iritzi-sortzaileekin, finantzazio-erakundeekin, komunikabideekin eta publiko orokorrarekin konektatuko ditu ikertzaile gazteok, bai nazio mailan, bai nazioartean. Nazioartean, Akademia Globalaren dinamiken barruan egongo da Espainiako taldea, eta, beraz, goi-mailako bileretan parte hartuko du, hala nola Munduko Ekonomia Foroan eta Nazio Batuen Erakundearen batzarretan. Halaber, zientziarekin eta zientziaren kudeaketarekin lotutako gai garrantzitsuenei buruzko txostenak egingo ditu. Gehienez 50 gaztek hartuko dute parte akademiaren dinamikan, 5 urtez.

Gazte Akademiako lehen zazpi kideetako bat da Ignacio Palomo, eta 2018tik da Global Young Academy-ko kidea. Doktoretza ondoko ikertzailea da Basque Centre for Climate Changen (BC3), eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) Sistema Sozioekologikoen Laborategiko ikertzaile elkartua.

2014tik da BC3ko talde zientifikoaren parte. Sistema ekologikoen eta sozialen eta ekosistemen zerbitzuen arloan ikertzen du. Jasangarritasunaren inguruan egiten du lan, ingurumen-arazoei irtenbideak bilatu nahian. Ignacioren hitzetan, “Gazte Akademiaren parte izateak aukera eskaintzen digu, batez ere, zientziak gizartean duen eginkizunari buruzko kezka dugun ikertzaileok elkarrekin lan egiteko, eta lotura hori indartzeko bitartekoak eta sareak eskaintzen dizkigu”.

Aurten, gainera, Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Gobernu Arteko Plataformak (IPBES) egindako txostenaren egile gonbidatuetako bat izan da Ignacio Palomo.

Espainiako Akademia Gaztearen informazio gehiago, hemen

Ignacio Palomori buruzko informazioa

Ignacio Palomo (Madril, 1980) doktorea da Ekologian eta Ingurumenean, doktoratu ondoko ikertzailea BC3n, eta Sistema Sozioekologikoen Laborategiko ikertzaile elkartua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Hainbat diziplina hartzen ditu haren ikerketak, eta gizakiak naturarekin duen harremana eta jasangarritasunerako trantsizioa ditu ardatz, betiere biodibertsitateari eustea eta klima-aldaketa arintzea izanik helburu. Mendiko sistema sozioekologikoetan espezializatu da. 2018tik, Gazte Akademia Globaleko kide da, eta Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Gobernu Arteko Plataformako (IPBES) egile nagusietako bat.

*Zerbait behar izanez gero, jarri harremanetan BC3ko komunikazio-koordinatzaile Estíbaliz Sanzekin, helbide honetan:  estibaliz.sanz@bc3research.org,

tel.: +34 944 014 690/ Mug. 675709754

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.