Ekosistemen modelizazioari buruzko nazioarteko topaketa, BC3-k antolatua

Ekosistemen modelizazioari buruzko nazioarteko topaketa, BC3k antolatua

Zenbait herrialdetako ikertzaileak jardungo dira modelizazioaren alorreko azken berrikuntzez, ekosistemek jasangarritasuna hobetzeko eskaintzen dituzten zerbitzuak jorratzen.

[Bilbo, maiatzak 20]

Urriaren 20tik 24ra bitartean egingo da, Bilbon, International Spring University (ISU) topaketa. Urtero antolatzen du BC3-k jardunaldi hori, ekosistemen zerbitzuen modelizazioa sakon aztertzeko.

Mundu osotik etorritako adituak jardungo dira, astebetez, giza jardueraren eta ekosistemen jasangarritasunaren arteko erlazioa ulertzeko balio duten eredu zientifikoak jorratzen.

Aurtengo edizioak ALICE proiektuaren kolaborazioa du, EU INTERREG Atlantic Area programak ko-finantziatua. Proiektuaren helburu nagusia urdin-berde sareetako (BGINs) azpiegitura jasangarrien inbertsioak bultzatzea da, Ekosistema zerbitzuen etekinak identifikatzeko Atlantikoko eskualdean lur-uretako eta lur-itsasoko interfazeen eskutik.

Topaketan aztertuko diren eredu zientifiko berriei esker, informazio zehatza eman daiteke ingurumena kudeatzeko erabakiez, eta ebidentziak eman nahi dituzte “ekosistemen zerbitzuen” garrantziaz, hau da, gizakiok ingurumenetik jasotzen ditugun onurez. Bistakoak dira zerbitzu horietako batzuk: elikagaiz, lehengaiz, landarez, animaliaz eta abarrez hornitzea. Beste batzuk, baina, ez dira aintzat hartzen giza jarduera planifikatzeko eta kudeatzeko; besteak beste, erregulazio-zerbitzuak (laboreen polinizazioa, lurzoruaren higaduraren prebentzioa eta uraren araztea), eta zenbait zerbitzu kultural (adibidez, olgeta eta nonbaitekoa izatea sentitzea).

Azken ikerketek ingurunearen eredu matematikoak sortu dituzte, giza jardueraren eta ekosistemaren arteko harremana nolakoa den erakusten dutenak eta harreman horiek etorkizunean zer jokalekutara irits litezkeen ebaluatzen dutenak.

Ekosistemak egokiro kudeatzeko, berriz, zerbitzu horien egitekoa ulertu egin behar da, eta haietan  eragin, erabaki politikoak planifikatuz eta kudeatuz, oreka eta jasangarritasuna irizpide nagusitzat hartuta.

BC3-ren, Basque Centre for Climate Changeren, ekimen bat da International Spring University, eta “María de Maeztu” ziurtagiria jaso du duela gutxi. Severo Ochoa-María de Maeztu (SOMMa) aliantzako partaide da BC3. Espainiako ikerketaren bikaintasuna zaintzea eta sustatzea du xede aliantzak, eta ikerketaren eragin ekonomikoa eta soziala areagotzea, Espainian zein nazioartean.

2013an jaio zen International Spring University, ekosistemen modelizazio-eremu espezialista gisara, eta, harrezkero, mundu osoko ehunka ikertzailek eta teknikarik hartu dute parte haren jardunaldietan. 2019ko topaketan, berriz, laguntzaile dira Novia Salcedo Fundazioa eta IHOBEren Basque Ecodesign Hub-a.

*Zerbait behar izanez gero, jarri harremanetan BC3ko komunikazio-koordinatzaile Estíbaliz Sanzekin, helbide honetan:  estibaliz.sanz@bc3research.org,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.