23 maiatza, 2019

BC3ko zuzendari den María José Sanz EFE Verde aldizkarian elkarrizketatua izan da

BC3ko zuzendari den María José Sanz EFE Verde aldizkarian elkarrizketatua izan da IPCCko “Berotegi-efektuko gas nazionalen inbentarioen 2006ko gidalerroak fintzea 2019an” txostenaren inguruan. María José Sanz BC3ko zuzendari zientifikoak eta Agustin del Prado zentroko ikertzaileak, hurrenez hurren, koordinatzaile eta egile nagusi gisa hartu dute parte txostenean, Nekazaritza, Lurren Erabilera eta Basogintzaren atalean.
20 maiatza, 2019

Ekosistemen modelizazioari buruzko nazioarteko topaketa, BC3-k antolatua

Urriaren 20tik 24ra bitartean egingo da, Bilbon, International Spring University (ISU) topaketa. Urtero antolatzen du BC3-k jardunaldi hori, ekosistemen zerbitzuen modelizazioa sakon aztertzeko.Mundu osotik etorritako adituak jardungo dira, astebetez, giza jardueraren eta ekosistemen jasangarritasunaren arteko erlazioa ulertzeko balio duten eredu zientifikoak jorratzen.
16 maiatza, 2019

Retema: “BC3, erreferentzi zentroa IPCCko azken txostenean”

Retemak, ingurumenean espezializatuta aldizkariak, IPCCek aurkeztu duen azken artikuluari oiartzunera eman dio. Artikulu honetan BC3ko zuzendari zientifikoa den María José Sanz eta zentroko ikertzailea den Agustín del Prado aipatu ditu, zeintzuek txostenean parte hartu duten, batak koordinatzaile eta bestea autore nagusi bezala.
13 maiatza, 2019

BC3 erreferentziazko zentroa da IPCCren azken txostenean (“Berotegi-efektuko gas nazionalen inbentarioen 2006ko gidalerroak fintzea 2019an”), María José Sanz eta Agustín del Prado doktoreen parte-hartzeari esker

María José Sanz BC3ko zuzendari zientifikoak eta Agustin del Prado zentroko ikertzaileak, hurrenez hurren, koordinatzaile eta egile nagusi gisa hartu dute parte txostenean, Nekazaritza, Lurren Erabilera eta Basogintzaren atalean. IPCCren azken txosten berezi hau, “Berotegi-efektuko gas nazionalen inbentarioen 2006ko gidalerroak fintzea 2019an” izenekoa, IPCCren 49. osoko bilkuran onartu da (Kyoton egin da, Japonian, 2019ko maiatzaren 8tik 13ra).
10 maiatza, 2019

Unai Pascual IPBESko “Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen ebaluazio globala” txostenaren inguruan elkarrizketatua izan da

IPBESko “Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen ebaluazio globala” txostenak inpaktu handia izan du medioetan, baita zientzian eta gizartean ere. Mundu, estatu eta eskualde mailako hainbat mediok txostenaren berri eman dute, BC3ko Ikerbasque ikertzaile den Unai Pascual elkarrizketatuz, estatu mailako txostenaren egile nagusietako bat eta estatuko egile nagusi bakarra. Elkarrizketa horien artean, honako hauek azpimarra daitezke.

Hurrengo jardunaldiak

Ez dago datorren ekitaldiak-rik.

Harpidetu gure posta zerrendan


Pribatutasun politika onartzen dut

Dibulgazioa

Klima aldaketari dagokion informazio zehatza dibulgatzeko eta zabaltzeko ikasia

Heziketa zientifikoa eta gizartean kontzientzia

Klima aldaketaren zientzia irakaskuntza eta gizartean kontzientzia sortzea Euskadin

BC3 iniziatibak Kanpo erakundeekin kolaborazioan