4 uztaila, 2019

Ferdinando Villa BC3 Ikerbasqueko ikertzaileak SEEA Ekosistemen Kontabilitate Esperimentaleko 2019ko Adituen Foroan parte hartu du

SEEA Ekosistemen Kontabilitate Esperimentaleko 2019ko Adituen Foroa ekainaren 26an eta 27an egin da, Glen Coven (New York). Foroa Nazio Batuetako Estatistika Dibisioak (UNSD) antolatu du, Nazio Batuetako Ingurumen Programarekin (UN Environment) eta Munduko Bankuarekin batera. Modelatze biofisikoko aurrerapenak ekosistemen kontabilitaterako saioan hartu du parte BC3 Ikerbasqueko ikertzaile Ferdinando Villak
5 uztaila, 2019

Berotze globala 1,5ºC-ra mugatzeko erronka

Nazio Batuen Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) txosten berezi bat egin zuen beroketa globalaren efektuei buruz ohartarazteko eta planetaren batez besteko tenperatura 1,5C-ra mugatzeko beharra azaltzeko. Txosten horren ondoren, Europako ikerketa-zentro nagusietako batzuek helburu hori lortzeko giltzarri zientifiko eta politikoak aztertuko dituzte Klima Aldaketari buruzko Udako Eskolaren 10. edizioan. BC3k eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, elkarlanean, Udako Eskola hori.
8 uztaila, 2019

Marta Olazabal Fast Fast Forward LIVE-ko bigarren edizioan parte hartu du

Marta Olazabal, investigadora de BC3, ha participado en la segunda edición de Fast Fast Forward LIVE, una serie de eventos globales sobre innovación y tecnología organizados por AXA XL. La segunda edición se ha centrado en la innovación de los seguros climático paramétrico. Olazabal ha sido parte del panel de expertos donde el debate se ha centrado en ejemplos prácticos de soluciones paramétricas aplicadas a varias industrias como Energía, Construcción, Alimentación y Distribución.
16 uztaila, 2019

Antibiotikoekiko erresistentzia ingurumenean: errealitate lazgarri baten iturria

Uztailaren 18an eta 19an, Plentziako Itsas Estazioan, antibiotikoekiko erresistentzia hizpide duen ikastaroa izango dugu, UPV/EHUko uda ikastaroen baitan. Antibiotikoekiko erresistentzian aditu diren ikerlari batzuek osasun publikoaren arazorik larrienetariko honen inguruko aspektu ezberdinak jorratuko dituzte eta gizakion, animalien eta ingurumenaren osasunean duen ondorioez arituko dira.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.