Ferdinando Villa BC3 Ikerbasqueko ikertzaileak SEEA Ekosistemen Kontabilitate Esperimentaleko 2019ko Adituen Foroan parte hartu du

“Ferdinando Villa BC3ko ikerbaque Ikertzaileak SEEA Ekosistemen Kontabilitate Esperimentaleko 2019ko Adituen Foroan parte hartu du”

– SEEA Ekosistemen Kontabilitate Esperimentaleko 2019ko Adituen Foroa ekainaren 26an eta 27an egin da, Glen Coven (New York).

– Foroa Nazio Batuetako Estatistika Dibisioak (UNSD) antolatu du, Nazio Batuetako Ingurumen Programarekin (UN Environment) eta Munduko Bankuarekin batera.

Modelatze biofisikoko aurrerapenak ekosistemen kontabilitaterako saioan hartu du parte BC3 Ikerbasqueko ikertzaile Ferdinando Villak -> https://youtu.be/vsWGkMBpI9Y 

SEEA Ekosistemen Kontabilitate Esperimentaleko 2019ko Adituen Foroa antolatu du Nazio Batuetako Estatistika Dibisioak (UNSD), Nazio Batuetako Ingurumen Programarekin (UN Environment), Munduko Bankuarekin eta Europar Batasunarekin batera, Kapital Naturalaren Kontabilitatea eta Ekosistema Zerbitzuen Balorazioa proiektuaren barruan.

Foroak helburu hauek ditu: aurrerapen metodologiko eta tekniko nabarmenak erakustea; SEEA EEAren berrikuspenari laguntzeko ekosistemen kontabilitatea erabiltzeari buruzko ikerketaren agendaren aurrerapen bat egitea; eta ekosistemen kontabilitatea konpilatzen eta aplikatzen izandako esperientzia eta jardunbide egokiak partekatzea, Kapital Naturalaren Kontabilitatea eta Ekosistema Zerbitzuen Balorazioa proiektukoa barne dela.

Ekosistemen kontabilitateko esparru estatistiko nagusitzat aitortu dute SEEA EEA nazioarteko eta eskualdeko zenbait arautegi-ekimenek. Foroko parte-hartzaileen artean daude ekosistemen kontabilitateko, ekosistemen modelaketako, ekosistema-zerbitzuen analisi espazialeko eta ingurumen- eta ekologia-ekonomiako alorretako estatistikari, ikertzaile eta adituak eta lurraren behaketako adituak.

30 herrialde baino gehiagotan hasi dira ekosistemen kontabilitatea lantzen. Estatistika Batzordeak onartu zuen esperientzia eta aurrerapen zientifikoak baliatuta SEEA EEAren berrikuspena egitea 2020rako, ekosistemen kontabilitateko kontzeptu eta metodoen inguruan adostasuna lortzeko, aurreko urteetako proba eta saiakeretan oinarrituta eta proiektu esanguratsuetarako ekimenetako esperientzietatik ikasita.

BC3 Ikerbasqueko ikertzaile Ferdinando Villak, karbono-aztarna saihesteko, urrunetik parte hartu du, aldez aurretik grabatutako 20 minutuko bideo batekin; 4a saioan aritu da: Modelaketa biofisikoko aurrerapenak ekosistemen kontabilitaterako.

Bideo hori modelatze-plataformen inguruko bideo-dokumentazio sail luze bateko lehenengoa da. Dokumentazio-sail hori aurten aurkeztuko da jendaurrean, konferentzia batean (ESP10: 10 urte aurrera egiten ekosistema-zerbitzuetako zientzian, arautegietan eta praktikan, etorkizun jasangarri baten alde), zeina Hannoverren egingo baita 2019ko urriaren 20tik 25era.

Ferdinando Villa Project leader, Ikerbasque Research Professor BC3n

Ferdinando Villa doktorea da Ekologia Teorikoan, eta software zientifikoko diseinatzaile eta ingeniari lanetan ere aritu da aldi berean, urte askoz. Ekologiaren arlo ugari landu ostean –uharteen biogeografia teorikotik hasi eta erabaki espazialki esplizituen analisira–, diziplinarteko ikerketaren gazi-gozoak ezagutu ditu, 14 urtez aritu baita ekonomia ekologikoan Marylandeko eta Vermonteko unibertsitateetan. Villarentzat oraindik ere erronka bat da (eta ardura bat) zientziaren sakontasunari eustea zabalera gero eta handiagoa izanik. Ordudanik, ikergaiak zabaldu egin ditu; hala, bere ikerketan barne hartu ditu arautegiaren, ekologiaren eta ekonomiaren interrelazioak, eta arreta berezia jarri du ikertzen zer modu dituen adimen artifizialak ingurumenaren alorreko erabakiak hartzeko prozesuei eta sistema naturalen ebaluazioari eta balorazioari laguntzeko. ARIES (Adimen Artifiziala Ekosistema Zerbitzuetarako: http://www.ariesonline.org) da Villaren proiekturik ezagunena, zeinaren emaitza baita ingurumen-erabakiak errazago eta modu eraginkorragoan hartzen laguntzeko azken belaunaldiko web-aplikazio bat. ARIES proiektua nazioarteko adituen, gobernuz kanpoko erakundeen eta akademikoen lankidetzan oinarritzen da, eta bateratu egiten ditu erabiltzaile eta adituen jakintza, batetik, eta adimen artifizial aurreratua, bestetik, kasu-azterketako eredu bat eraikitzeko, zeinak bermatzen baitu ez dela alde batera uzten datu esanguratsurik.

 

 

Press Contact: estibaliz.sanz@bc3reserach.org. Tfno. 94 4014690

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.