29 apirila, 2020

“Superelikagaiak”, superinpaktua ingurumenean

“Superelikagai” deritzen elikagaiak- —kinoa, aguakatea eta abar— gero eta presenteago daude mendebaldeko dietan, janari osasungarri eta "ekologikoak" bilatu nahiaren ondorioz. Baina eskaera gero eta handiago horren ondorioz, produktu horiek gero eta inpaktu handiagoa dute munduko ingurumenean eta gizartean, eta horri ez zaio jaramonik egiten.
4 maiatza, 2020

Ibon Galarraga, BC3ko zientzialaria, “La Caixa” Fundazioak ENERPOLIS proiektuagatik aintzatetsia

Ibon Galarraga, Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundeko ikertzailea, "La Caixa" Fundazioaren Gizarte Ikerketarako lehen deialdiko sarituetako bat izan da.  Zehazki, "Espainiako eraginkortasun energetikoko politikak: kontsumitzaileen hautaketen analisia" (ENERPOLIS) proiektuagatik aintzatetsi dute euskal zientzialaria. Proiektu horretan, etxetresna elektrikoen eraginkortasun energetikoengatik ordaintzeko prestasuna eta Madrilgo Behe Emisioen Eremuaren (BEE) eraginkortasuna aztertzen dituzte, eta hobetzeko proposamenak ekarriko dituzte.
12 maiatza, 2020

Europako Batzordeak BC3k garatutako tresna bat erabiltzen du COVID-19ren inpaktu ekonomikoak ebaluatzeko

EK-k Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundeko Iñaki Arto buru duen ikertzaile talde batek garatutako tresna informatiko bat erabili du COVID-19ren inpaktu ekonomiko batzuk aztertzeko.
21 maiatza, 2020

Ekonomia era jasangarrian berreskuratzeko adierazpena

COVID-19 aren krisia Bigarren Mundu Gerra garaitik gizartea aurre egiten ari den krisi garrantzitsuena da, eta bere aurka egiteko premiazko eta muturreko neurriek izugarrizko eragin negatiboa izan dute ia guztiz geldiarazi egin den ekonomian.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.