Ibon Galarraga, BC3ko zientzialaria, “La Caixa” Fundazioak ENERPOLIS proiektuagatik aintzatetsia

“Ibon Galarraga, BC3ko zientzialaria, “La Caixa” Fundazioak ENERPOLIS proiektuagatik aintzatetsia”

 

“”Badaude modu egokiagoak etxetresna elektriko eraginkorren erosketa sustatzeko etiketa energetikoa edo Renove planak baino””

“Hirietako Behe Emisioen Eremuak oso ondo ari dira lanean”

 

  • ENERPOLISek etxetresna elektrikoen eraginkortasun energetikoaren etiketa eta Madrilgo Behe Emisioen Eremua ikertzen ditu, eta hobetzeko proposamenak eskainiko ditu.

  • “La Caixa” Fundazioaren Gizarte Ikerketarako lehen deialdiak ENERPOLISen izaera berritzailea eta diziplinartekoa aitortu dio

Story highlights

1. ENERPOLISek etxetresna elektrikoen eraginkortasun energetikoaren etiketa eta Madrilgo Behe Emisioen Eremua ikertzen ditu
2. “La Caixa” Fundazioaren Gizarte Ikerketarako lehen deialdiak ENERPOLISen izaera berritzailea eta diziplinartekoa aitortu dio
“Klima aldaketaren aurkako borrokan, energia-aurrezpenaren eta eraginkortasunaren aldeko politikak funtsezkoak dira”

Ibon Galarraga, investigador senior en BC3

[Bilbo, 2020ko maiatzaren 4a] Ibon Galarraga, Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundeko ikertzailea, “La Caixa” Fundazioaren Gizarte Ikerketarako lehen deialdiko sarituetako bat izan da.  Zehazki, “Espainiako eraginkortasun energetikoko politikak: kontsumitzaileen hautaketen analisia” (ENERPOLIS) proiektuagatik aintzatetsi dute euskal zientzialaria. Proiektu horretan, etxetresna elektrikoen eraginkortasun energetikoengatik ordaintzeko prestasuna eta Madrilgo Behe Emisioen Eremuaren (BEE) eraginkortasuna aztertzen dituzte, eta hobetzeko proposamenak ekarriko dituzte.

“Orain dela urte askotatik lantzen ari naizen gaiarekin jarraitzen dut lanean, nola diseinatu politika publikoak gure karbono-aztarna murrizteko. Klima aldaketaren aurkako borrokan, energia-aurrezpenaren eta eraginkortasunaren aldeko politikak funtsezkoak dira, eta, etxeen kasuan, energia-kontsumoa eta, ondorioz, emisioak murrizteko potentzial izugarria dute”, azaldu du Galarragak. Proiektuan Sebastien Foudi, Alessandro Silvestri, Maria del Mar Solà, eta Amaia de Ayala BC3ko ikertzaileak ere ari dira lanean.

“La Caixa” Fundazioak, dagoeneko garatzen ari diren 13 proiektu 1,3 milioi eurorekin finantzatu ditu, ENERPOLIS proiektuaren izaera berritzailea eta diziplinartekoatzat aitortu du eta energia-eraginkortasuna sustatzeko egiten duen ekarpena, klima-aldaketaren aurkako borrokan urrats garrantzitsu gisa azpimarratuz.

BC3ko ikertzailearen arabera, proiektuaren indargunea “ekonomian tradizionalagoak diren metodo analitikoen eta portaeraren ekonomiaren arloko bi esperimenturen arteko konbinazioa” da, eta horri esker askoz hobeto ulertzen dugu herritarrek nola erreakzionatzen duten energia-eraginkortasuna sustatzeko ahaleginetan etxetresna elektrikoak erostean eta hiri-inguruneetan ibilgailu pribatua erabiltzean. Funtsean, zergatik epe ertainera ekonomikoki errentagarria izan arren, pertsona askori kostatzen zaigun hainbeste etxetresna elektriko eraginkorrenak erostea, edo nola egokitzen ditugun gure mugikortasun ohiturak errekuntzako ibilgailuen mugetara, ulertzea da helburu”.

Zentzu horretan, ENERPOLISek bi alderdi nagusi ebaluatzen ditu. Alde batetik, etxetresna elektrikoetarako Europako Eraginkortasun Energetikoa (EE) etiketatzeko politiken errendimendua Espainian. Sistema horrek A (aurreztekoa) eta G (gastukoa) arteko eraginkortasun mailaren arabera sailkatzen ditu etxetresna elektrikoak, kontsumitzaileak etxetresna elektriko eraginkorragoak erostera bideratzeko. Tresna horiek erosketan gastu handiagoa dakarte eraginkortasun gutxien dutenek baino, baina energia-kontsumo txikiagoa izateak konpentsatzen du, bere bizitza baliagarrian zehar aurrezpen ekonomikoa izateaz gain, berotegi-efektuko gas gutxiago isurtzen dituztelako.

Bestalde, Madrilgo Behe Emisioen Eremua (BEE) garraio araudia aztertzen du. Komandorako eta kontrolerako tresnaren adibide ona da, eremu jakin batean sartzen diren ibilgailuen kopurua/mota kontrolatzen baitu. Zenbait ibilgailurentzako sarbidea mugatuta dagoen eremuak dira BEEak, isurketa kutsakorrak dituztelako. Jatorriz hiriak kutsadura murrizteko pentsatuta daude, eta berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko ere ahalmen handia dute; izan ere, Gobernuaren Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratuaren (PNIEC) neurri garrantzitsuenetako bat dira.

Galarragak eta bere taldeak ondorio nabarmen batzuetara iritsi dira dagoeneko: “Zehazki, badakigu badirela modu egokiagoak etxetresna elektrikoen erosketa sustatzeko gaur egungo energia etiketatzeko sistemak edo horiek ordezkatzean eraginkorragoak diren etxetresna elektrikoak erosteko zuzeneko diru-laguntzak baino (RENOVE planak). Aztertzen ari garen diseinu-hobekuntzetako bat etiketen energia-kontsumo potentzialei buruzko informazioa diru-terminoetan ere ematea da, hobeto ulertzeko moduan. Eta BBEei dagokienez, oso ondo funtzionatzen ari diren ebidentzia ere badago, eta ulertu nahi dugu zergatik eta ea posible den horiek hobetzea. Madril zentralaren kasua bereziki interesgarria da erakusten ari den gorabeherengatik (diseinu aldaketengatik eta orain osasun alarmagatik)”.

Bi ikerketa horiek puzzle askoz zabalagoa osatzen dute,  BC3ko ikertzaileek 12 urte daramatzate kontsumo-ohiturak nola alda ditzakegun ulertzen, energetikoki eraginkorragoak diren produktu eta zerbitzuetara bideratzeko, eta “Errebote-efektua” saihesteko. Hau da, etxetresna elektriko bat edo ibilgailu eraginkorrago bat erostearen ondorioz, askoz ere sarriago erabil dezagun eta, beraz, lor zitezkeen energia-aurrezkiak lurrera bota ditzagun.

 

Ibon Galarraga Ingurumen Ekonomian doktorea da Batheko Unibertsitatean (Erresuma Batua), M.A. Ekonomia doktorea Essexeko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta B.A. Ekonomia doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Energia Ekonomiarako Espainiako Elkarteko (AEEE) presidentea. Ingurumen aholkulari gisa lan egin du urte askoan bezero publiko eta pribatuentzat, hala nola Munduko Bankuarentzat, Erresuma Batuko Gobernuko Nazioarteko Garapenerako Sailarentzat edo Eusko Jaurlaritzarentzat. 2005eko uztailean eta 2009ko maiatzean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordea, IHOBEko lehendakariordea eta Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) kontseiluko kidea izan zen. 2013-2015ean, BC3ko zuzendari laguntzailea izan zen.

 

 

Kontaktua:

Prentsa Saila

press@bc3research.org

+34 944 014 690

 

BC3ri buruz

Basque Centre for Climate Change (BC3) diziplinarteko nazioarteko ikerketa-zentroa da, eta Bilbon du egoitza, Eusko Jaurlaritzak zientzia eta ikerketa sustatzeko sortu zuen.Zentroa BERCen (Basque Excellence Research Center) artean dago, eta bazkideen artean ditu Ikerbasque, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ihobe, Ingurumena Kudeatzeko eta Kontserbatzeko Euskal Sozietatea.

 

Eng lcf2“The project has received funding from “la Caixa” Banking Foundation under the project code 0435 – ENERPOLIS – ENERgy Efficiency POLIcies in Spain

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.