Europako Batzordeak BC3k garatutako tresna bat erabiltzen du COVID-19ren inpaktu ekonomikoak ebaluatzeko

“Europako Batzordeak BC3k garatutako tresna bat erabiltzen du COVID-19ren inpaktu ekonomikoak ebaluatzeko”

 

TBC3ko Trade-SCAN, Europako Batzordeak “European Economic Forecast” txostenean aipatua”

  • BC3ko Iñaki Arto (irudian) buru duen ikertzaile talde batek garatutako Trade-SCAN tresna Europako Komisioak (EK) erabili du koronabirusaren krisiaren inpaktu ekonomiko batzuk aztertzeko.

  • EKren txostenaren emaitzek ondorioztatu dutenez, Europar Batasuneko (EB) ekoizpen ekonomikoa ia % 16 txikiagoa izango da 2019ko azken hiruhilekoan baino, eta EBko BPGaren uzkurtzea % 7,5ekoa izango da aurten, 2009ko finantza-krisian baino askoz ere sakonagoa.

Story highlights

1. Trade-SCAN tresna Europako Komisioak erabilia koronabirusaren inpaktu ekonomikoa aztertzeko
2. EBko BPGaren uzkurtzea % 7,5ekoa izango da aurten, 2009ko finantza-krisian baino askoz ere sakonagoa.

[Bilbo, 2020ko maiatzaren 12a]

EKk Basque Centre for Climate Change (BC3)ko Low Carbon ikerketa-lerroko Iñaki Arto buru duen ikertzaile talde batek garatutako tresna informatiko bat erabili du COVID-19ren inpaktu ekonomiko batzuk aztertzeko.

Maiatzaren 5ean, EKk “European Economic Forecast” (https://ec.europa.eu/info/sites/info/files/economy-finance/ip125_en.pdf) izeneko txostena argitaratu zuen. Txosten horrek Erkidegoaren egoera ekonomikoa aztertzen du, eta erakunde horrek, Europar Batasuneko Kontseiluak (EBK) eta Europako Parlamentuak (EP) egindako politika ekonomikoen formulazioa sendotzeko balio du.

Koronabirusaren krisiak eragindako inpaktu ekonomiko batzuen azterketan, EKren txostenak Trade-SCAN softwarea erabili du, Iñaki Arto (BC3) buru duen ikertzaile talde batek garatua, EKren Joint Research Centre (JRC), Aragonese Foundation for Research & Development (ARAID) eta Herbeheetako Groningen Unibertsitatearekin lankidetzan. Interfaze grafiko bat duen eredu bat da, nazioarteko merkataritzaren eta balio-kate globalen ondorio sozioekonomikoak eta ingurumenekoak aztertzeko aukera ematen dituena.

Txostenak dioenez, “oraingo hiruhilekoan, EBn ekoizpen ekonomikoa 2019ko azken hiruhilekoan baino ia %16 txikiagoa izango da. Litekeena da jarduerak gora egitea konfinamendu neurrien pixkanakako murrizketarekin, baina aurten EBko BPGren uzkurtzea % 7,5ekoa izatea espero da, 2009ko finantza krisian baino askoz ere sakonagoa”. Hori dela eta, EBko arduradunek hainbat neurri onartu dituzte, hala nola, 100.000 milioi euroko plana sortzea langabezia arriskuak arintzeko, edo ETEentzat 25.000 milioi euroko berme funtsa.

Tresna honen emaitzek, eragin sozial eta politikoak sortzen ari dira, EKk publikoki eta hainbat komunikabideetan aipatuz. Adibidez, Artoren lanak balio izan du EBn merkataritza jarduerek zenbat enplegu sortzen dituzten jakiteko. Zehazki, 31 milioi langile 2012an, eta 36 milioi 2016an. Jean Claude Juncker eta Ursula von der Leyen EKko presidenteek eta Cecilia Malmstrom Merkataritza Komisarioak datu hauek aipatu dituzte.

 

“JRCn egin nuen hiru urteko doktoretza ondoko egonaldian, nire jardueraren zati bat globalizazioaren ondorio ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak ikertzeko izan zen, JRCko, Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiko eta Groningengo Unibertsitateko langileekin elkarlanean. Ordutik horiekin guztiekin jarraitu dut lanean, eta Trade-SCAN da elkarlan horren fruitua. Hain zuzen ere, eredua Erik Dietzenbacherekin (Groningengo Unibertsitatea) eta Jose Manuel Rueda-Cantucherekin (JRC) batera garatu nuen, datu baseak Ignacio Cazcarrorekin (ARAID) batera, eta softwarea Antonio Amores (JRC), María-Victoria Román (JRC) eta Miguel Perez programatzailearekin batera “, azaldu du Artok.

Ikerketa-jarduera horren ondorioz, BC3ko ikertzaileak lau artikulu zientifiko argitaratu ditu eragin handiko aldizkari espezializatuetan, hala nola Energy Policy edo Ecological Economics aldizkarietan, zortzi txosten zientifiko eta liburu kapitulu bat.

Kontaktua

Prentsa Saila

press@bc3research.org

+34 944 014 690

Baliabideak 

 Tresnak emandako datuei EBk egindako erreferentzien irudiak

 

Iñaki Arto

Sobre el BC3

El Basque Centre for Climate Change (BC3), es un centro internacional de investigación interdisciplinar con sede en Bilbao para el estudio del cambio climático impulsado por el Gobierno Vasco para fomentar la ciencia y la investigación. El centro, que se encuentra entre los BERC (Basque Excellence Research Center), tiene entre sus socios a Ikerbasque, la Universidad del País Vasco e Ihobe, la Sociedad Vasca para la Gestión y Conservación del Medio Ambiente.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.