6 apirila, 2020

Krisi klimatikoa eta osasun larrialdia

BC3 - Basque Centre for Climate Change-ko ikertzaile den Unai Pascual Berria Telebistan munduak bizi duen krisi larriaz aritu da. Pascualen hitzetan, koronabirusak eragindako osasun larrialdi honetan munduak bizi duen krisi guztiak bateratuak ikusten dira, bioaniztasunaren galera, krisi ekonomikoa, krisi klimatikoa... Elkarrizketan zehar orain arte ezagutu gabeko osasun larrialdi honek ekarri ditzakeen ondorioez aritu da ikertzailea, Iñaki Petxarromanek zuzendutako elkarrizketan.
7 apirila, 2020

Biodibertsitatea, ‘Bizi asegurua’ planetaren geroa bermatzeko

Biodibertsitatea jomugan dago, 50 herrialdetako 145 adituk egindako IPBESen azken txostenak milioi bat espezie baino gehiago desagertu direla ohartarazi zuenetik. Unai Pascual, Ikerbasque ikertzailea BC3 - Basque Centre for Climate Changen txostenaren ikertzaileetako bat El Mundo, Plan a, futuro de la tierra izeneko saio berezian elkarrizketatua izan da. Bertan, biodibertsitateak planetaren etorkizunean duen eginkizunari buruz hitz egin du, gizakia hura zaintzeko gai ez balitz gertatuko litzatekeena aztertuz.
14 apirila, 2020

Baso helduek uste baino CO2 gutxiago xurgatzen dute

Nature aldizkarian argitaratutako azterlan batek erakusten du litekeena dela baso helduek ezin izatea atmosferara giza jardueraren ondorioz isuritako CO2 gehigarria xurgatu, eta, beraz, isuri horiek murrizteko lan gehiago egin beharko dugu. Ikerketan Teresa Gimenok, BC3ko Ikerbasque ikertzaileak, parte hartu du.
14 apirila, 2020

Berria egunkariak asteburu honetan koronabisurak munduri ekarriko dion aldaketaren inguruan gogoeta egin du. Horretarako jakintza arlo ugariko 30 aditu elkartu ditu aldaketa honek ekarriko duen mundu aldaketaren nondik norakoak izan daitezkeen esagutzeko. Aditu hauen artean BC3 - Basque Centre for Climate Change-ko zuzendari den María José Sanz aurkitzen da, COVID-19ak krisi klimatikoan izango dituen eraginen inguruan gogoeta egin du.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.