31 urtarrila, 2024

BC3k Emakume eta Neska Zientzilariaren Nazioarteko Egunean parte hartzen du, bi web mintegi berezirekin

Emakume eta Neska Zientzilariaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, BC3k bi web mintegi antolatuko ditu 2024ko otsailaren 13an. Lehenengo saioa ingelesez izango da goizeko 10etatik 11ak arte, eta ondoren euskarazko saioa goizeko 11etatik 11.30 arte, “Emakumeak eta neskak klima aldaketaren zientzian” ekimenari jarraipena emanez, Emakumeak Zientzian proiektuaren baitan.
1 otsaila, 2024

BC3k CLIMAGOB kaleratu du, udalerri eta eskualdeetan ekintza klimatikoa bultzatzeko tresna

CLIMAGOB tokiko eta eskualdeko gobernantzaren esparruan klima ekintza osasungarri eta eraginkorra nola bultza daitekeen gidatzeko eta ebaluatzeko diseinatutako tresna da. Estibaliz Sanz Gogeaskoetxea BC3ko ikertzaileak diseinatuta, CLIMAGOBen helburu nagusia tokiko eta eskualdeko gobernuei beren klima-politikak bultzatzen laguntzea da, herritarren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea bermatuz.
6 otsaila, 2024

BC3k Bilboko Balioen Agiriarekin bat egin du, kohesio komunitarioa sustatzeko

BC3k babesa eman dio Bilboko Balioen Agiriari, eta bat egin du Bilboko Udalak bultzatutako ekimenarekin, gutun honen edukiarekin bat datozen jarrerak eta portaerak mantentzeko, indartzeko eta sustatzeko konpromisoa hartuz.
22 otsaila, 2024

BC3K bat egin du Sare Berdeak sarearekin, erakunde laguntzaile bezala

BC3k lankidetza hitzarmena sinatu du Sare Berdeak -ekin, klima aldaketaren zientziaren komunikazioa eta zabalkundea sustatzen duen ekimenak garatzeko eta ezartzeko. 




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.