BC3k CLIMAGOB kaleratu du, udalerri eta eskualdeetan ekintza klimatikoa bultzatzeko tresna


CLIMAGOB tokiko eta eskualdeko gobernantzaren esparruan klima ekintza osasungarri eta eraginkorra nola bultza daitekeen gidatzeko eta ebaluatzeko diseinatutako tresna da. Estibaliz Sanz Gogeaskoetxea BC3ko ikertzaileak diseinatuta, CLIMAGOBen helburu nagusia tokiko eta eskualdeko gobernuei beren klima-politikak bultzatzen laguntzea da, herritarren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea bermatuz.

“CLIMAGOBek udalerri eta eskualdeei ekintza klimatiko osasungarria bultzatzen laguntzeko tresna eraginkorra izateko helburua du”  (Estibaliz Sanz Gogeaskoetxea, BC3ko ikertzailea eta CLIMAGOB tresnaren sortzailea)

CLIMAGOBek funtsezko hiru faktoretan banatzen du bere analisia, klima-estrategia osasungarri horiek eraginkorrak izan daitezen:

  1. Faktore politiko estrategikoa: erabakitzeko ahalmena maila politiko eta estrategiko batetik ebaluatzera bideratua. Funtsezko elementuak baloratzen ditu, hala nola lidergoa, adostasun politikoa, aurrekontu-esleipena, koherentzia, plangintza egokia, ikuspegi inklusiboa eta estrategia horien integrazioa.
  2. Gaikuntza instituzionalaren faktorea: udal-kudeaketarako egitura eta gaitasuna bera ebaluatzen du, beharrezkoa den indartze eta berrikuntzarik badago. Giza baliabideak eta haien gaitasun teknikoa, lankidetza-organoak, kudeaketa-eredu berritzaile berrien sustapena edo erabilitako ezagutza-iturriak dira horien adierazleetako batzuk.
  3. Inplikazio psikosozialaren faktorea: alderdi sozial eta psikologikoetan sakontzen du, portaera eta onarpen indibidual eta komunitarioan eragiten baitute. Alderdi erabakigarriak dira, besteak beste, konfiantzazko komunikatzaileen bidez politika horien baterako onurak transmititzen dituzten komunikazio-estrategiak, entzuleen lotura emozionala eta partaidetza-prozesuen kalitatea.

“Azken 25 urteotan, tokiko eta eskualdeko gobernu askorekin lankidetzan, estrategia horiei modu holistiko eta integratiboan heltzeko beharra ikusi dut. CLIMAGOB hainbat aktorek denbora horretan sortutako ezagutzaren emaitza da.”(Estibaliz Sanz Gogeaskoetxea, BC3ko ikertzailea eta CLIMAGOB tresnaren sortzailea)

CLIMAGOBekin, BC3k tresna integrala eskaintzen die gobernuei beren lurraldeen erresilientzia eta neutraltasuna sustatzeko, herritarren osasuna eta bizi-kalitatea hobetuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.