4 maiatza, 2020

Ibon Galarraga, BC3ko zientzialaria, “La Caixa” Fundazioak ENERPOLIS proiektuagatik aintzatetsia

Ibon Galarraga, Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundeko ikertzailea, "La Caixa" Fundazioaren Gizarte Ikerketarako lehen deialdiko sarituetako bat izan da.  Zehazki, "Espainiako eraginkortasun energetikoko politikak: kontsumitzaileen hautaketen analisia" (ENERPOLIS) proiektuagatik aintzatetsi dute euskal zientzialaria. Proiektu horretan, etxetresna elektrikoen eraginkortasun energetikoengatik ordaintzeko prestasuna eta Madrilgo Behe Emisioen Eremuaren (BEE) eraginkortasuna aztertzen dituzte, eta hobetzeko proposamenak ekarriko dituzte.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.