4 abuztua, 2020

Roster – Karbono gutxiko gizarte baterako trantsizioko politika publikoak analizatzen aditua

Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroa hautagaiak bilatzen ari da, karbono gutxiko gizarte jasangarri eta inklusibo baterako politiken ebaluazioarekin erlazionatutako jardueretan laguntzeko. Aukeratutako hautagaiek Low Carbon lantaldeari eta BC3ri lagunduko diote Espainiako, nagusiki, eta Europar Batasuneko proiektu batzuetan egingo dituen trantsizio energetikoaren eta politika klimatikoen eta energetikoen analisietan.
14 abendua, 2020

Alejandro Rodriguez-ZuñigaRadio del Principado de Asturias irratian elkarrizketatu dute BC3 eta Oteak argitaratutako ikerketari buruz

Alejandro Rodriguez-Zuñiga, BC3ko Low Carbon taldeko ikertzailea, elkarrizketatu dute Radio del Principado de Asturias irratsaioan, Basque Centre for Climate Changek eta Trantsizio Energetikoaren eta Espainiako Ekintza Klimatikoaren Behatokiak berotegi-efektuko gasen isurketen beherakadari buruz argitaratutako azken azterketari buruz. Rodriguez-Zuñigak azaldu duenez, jaitsiera nabarmenenak lotura zuzena du konfinamendu zorrotzaren hilabeteekin, martxoa eta maiatza bitartean, baina murrizketan beste faktore batzuek ere eragina dutela azpimarratu du, besteak beste, ikatz-zentralek menpekotasunaren beherakadak.
15 iraila, 2021

Energiaren, ingurumenaren eta ekonomiaren analisi eta modelizazioan aditua

Basque Centre for Climate Change (BC3) ingurumen-arloan hedatutako Input-Output datu-baseen (Environmental Extended Input-Ouput, EEIO) eta Input-Output eredu dinamiko ekonomikoen (DEIO) garapenarekin eta erabilerarekin lotutako jarduerak lagundu ditzaketen hautagaia bilatzen ari da.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.