Roster – Karbono gutxiko gizarte baterako trantsizioko politika publikoak analizatzen aditua


Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroa hautagaiak bilatzen ari da, karbono gutxiko gizarte jasangarri eta inklusibo baterako politiken ebaluazioarekin erlazionatutako jardueretan laguntzeko. Aukeratutako hautagaiek Low Carbon lantaldeari eta BC3ri lagunduko diote Espainiako, nagusiki, eta Europar Batasuneko proiektu batzuetan egingo dituen trantsizio energetikoaren eta politika klimatikoen eta energetikoen analisietan.

Hautagaiak zer egitea espero den:

  • Politiken ebaluazio zorrotzak egitea, haien ex ante eta ex post analisiak barne, informazio kuantitatiboan eta kualitatiboan oinarrituta.
  • Agendan eskala geografiko eta sektore edo gai desberdinetarako dauden politika klimatiko nagusiak sakonki ezagutzea.
  • Eragile eta erabaki-hartzaile batzuekin batera lankidetzan aritzea.
  • Txostenak idaztea eta emaitzak bilera eta foroetan zabaltzea.
  • Proiektu eta finantzazio berriak lortzea (hautagaiaren esperientziaren arabera).

Zer esperientzia/trebetasun izatea eskatzen zaion: Unibertsitateko titulua eta politika energetiko eta klimatikoen ebaluazioari buruzko ezagutza sakona dituzten hautagaiak bilatzen ditugu. Balio handia emango zaio politikak ebaluatzeko teknika kuantitatiboak erabiltzen eta garatzen esperientzia izateari, eta, halaber, lankidetzan eta ezagutzaren baterako sorkuntzan oinarrituta erabaki-hartzaileekin sareak eta harremanak sortzeko gaitasuna izateari. Masterra edo doktoretza izatea balioetsiko da, baina ez da nahitaezkoa. Hautagaiek pertsonen arteko harremanetarako eta komunikaziorako gaitasun bikaina izan behar dute (ahoz zein idatziz), gaztelaniaz eta ingelesez. Deialdi honetan, ezinbestekoa da gaztelania-maila bikaina izatea.

Zer eskaintzen dugun:

  • Hautagaiaren gaitasun eta esperientziarekin bat datorren lan-kontratua.
  • Lan-giro pizgarria, BC3ko Low Carbon lantaldean.
  • Urtean 30 opor-egun, jaiegunez gain.
  • Ordutegi malgua eta lanaldiaren zati bat telelanez egiteko aukera.

Iraupena

Lanpostua gutxienez urtebeterako izango da, eta, egindako lanaren eta bi aldeen gogobetetzearen arabera, luzatzeko aukera dago.

Soldata

Soldata lehiakorra izango da, eskatzailearen profil profesionalean oinarritua, eta lan-baldintzak, bikainak.

Tokia

Basque Centre for Climate Change (BC3), Bizkaia (Espainia).

Giza Baliabideen Bikaintasunaren saria (HR Excellence) jaso duen erakundea den aldetik, BC3k konpromisoa hartua du ikerketako baldintza akademikoak eta familiako betebeharrak bateragarri egiteko. BC3k ardura berezia du emakume eta gizonentzako aukera-berdintasunarekiko. Beraz, zin-zinez animatzen ditu kalifikazio egokiak dituzten emakumeak lanposturako hautagaitza aurkez dezaten.

Interesa dutenek hr@bc3research.org helbidera bidali behar dituzte eskaerak, gaian “Roster: politiken analisia” jarrita. Informazio hau bidali behar da: CVa (2 orrialde), motibazio-gutuna (orrialde bat) eta bi arbitroren harremanetarako datuak. Kontsulta informalak egiteko, idatzi Mikel González-Eguinori (mikel.gonzalez@bc3research.org).

Azken eguna

Eskaera egiteko eperik gabe

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





Financiado por el Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades y la Agencia Estatal de Investigación,
a través de la Convocatoria: Maria de Maeztu 2017 (BOE 21/10/2017) siendo la referencia de nuestro expediente: MDM-2017-0714

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change. Excelencia María de Maeztu.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies