Berriak

21 ekaina, 2017

BC3 – Basque centre for Climate Changek Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko (GIH) konpromisoa hartuko du bihar ekitaldi publiko batean

BC3- Basque Centre for Climate Change-k Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko (GIH) konpromisoa hartuko du , UNESCO Etxeak “17 erakunde, 17 GIH” ekimenaren baitan, eta zehazki 13.garren helburua "Klima babesteko ekintza" helburuarekin
14 ekaina, 2017

BC3-k IPCCren Berotegi-Gasen Herrietako Inbentarioei buruzko Idazle Adituen lehen bilera erakarri du Bilbora

190 aditu baino gehiago elkartuko ziren Bilbon ekainaren 7 eta 14 bitartean. Beren egiteko nagusia izango zen Txosten Metodologiko berria lantzea, zeinak Nazio Batuen Erakundeko Klima-Aldaketako Marko-Ituneko herrialdeek beren berotegi-gasen emisioak eta xurgapenak kalkulatzeko darabiltzaten gidalerroak eguneratzeko balio izango duen, Pariseko 2015eko Akordioaren eskakizunetara egokitzeko.
9 ekaina, 2017

“The Paris Agreement goes ahead, with or without Trump” BC3ko ikerlariak diren Maria Jose Sanz, Mikel Gonzalez-Eguino eta Ibon Galarragak “Campusa Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria”-n idatzitako eritzi artikulua

"The Paris Agreement goes ahead, with or without Trump" BC3ko ikerlariak diren Maria Jose Sanz, Mikel Gonzalez-Eguino eta Ibon Galarragak "Campusa Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria"-n idatzitako eritzi artikulua
7 ekaina, 2017

BC3ko ikerlariek “El Correo” hedabidean publikatutako eritzi artikulua “El Acuerdo de París sigue adelante, con o sin Trump”

"El Correo" hedabidean publikatutako eritzi artikulua, 2017 ekainak 7"El Acuerdo de París sigue adelante, con o sin Trump"MARÍA JOSÉ SANZ Y MIKEL GONZÁLEZ EGUINO DIRECTORA CIENTÍFICA E INVESTIGADOR DEL CENTRO VASCO PARA EL CAMBIO CLIMÁTICO
5 ekaina, 2017

Prentsa Oharra (2017-06-05) “Bilbon egingo da ekainaren 7tik 14ra IPCCren Idazle Adituen lehen bilera, 2019 urterako Berotegi-Gasen Herrietako Inbentarioei buruzko 2006ko Gidalerroak egokitzeko”

PRENTSA OHARRA (2017-06-05) "Bilbon egingo da ekainaren 7tik 14ra IPCCren Idazle Adituen lehen bilera, 2019 urterako Berotegi-Gasen Herrietako Inbentarioei buruzko 2006ko Gidalerroak egokitzeko"[Bilbo, 2017ko ekainak 5] 190 aditu baino gehiago elkartuko dira Bilbon ekainaren 7 eta 14 bitartean. Beren egiteko nagusia izango da Txosten Metodologiko berria lantzea, zeinak Nazio Batuen Erakundeko Klima-Aldaketako Marko-Ituneko herrialdeek beren berotegi-gasen emisioak eta xurgapenak kalkulatzeko darabiltzaten gidalerroak eguneratzeko balio izango duen, Pariseko 2015eko Akordioaren eskakizunetara egokitzeko.Bilerak, beraz, abian jarriko du egokitze prozesua, Report 2019 Refinement to the 2006 IPCC Guidelines for National Greenhouse Gas Inventories (2019 Refinement) delakoa sortzea helburu duena. Zehatzago, bertan elkartuko diren adituek txoten horren atal nagusien nondik norakoak finkatuko dituzte, egitekoak antolatu eta banatuko dituzte idazleen artean eta mugarriak ezarriko dituzte oraingo Bilboko eta aurtengo irailean egingo den bigarren bilera bitarteko aurrerapenak ezartzeko. 2108. urtean beste bi bilera egingo dituzte, eta aurreikuspenen arabera, 2019ko Egokitzapena amaituta izango da 2019ko maiatzean IPCC erakundeak egingo duen jardunaldi plenarioan.
29 maiatza, 2017

Prentsa Oharra (2017-05-29)/ Klimagune Workshop 2017: Klima aldaketa eta parte-hartzea

"KLIMAGUNE 2017k PARTAIDETZA ETA KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO EKINTZAK HURBILTZEN DITU"­Klimagune 2017 -klima-aldaketari buruzko bi urtez behingo hitzordua- ekimenaren erronka da diziplina arteko ezagutza berriaren baterako sorkuntza klima-aldaketari buruz eta hura entzuleria ugaritara transmititzea parte hartzeko dinamika berritzaileen bidez.­Bere helburua da lankidetza-esparru iraunkor bat aktibatzea, klima-aldaketaren aurkako ekintzan batera diharduten eragile guztien artean: akademiatik eta erakundeetatik herritarrengaraino.­BC3k (Basque Centre for Climate Change) eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, workshop honen 7. edizioak partaidetza sozialeko moduak eta mailak aztertuko ditu klima-aldaketari dagokionez, esparru honetako pentsalari eta lider ospetsuenetako batzuen laguntzarekin.­Eragile guztiek paper aktibo bat hartuko duten ekintza-sareak sortzeko dei honekin, Klimagune 2017k Pariseko Akordioen ekintza-espiritua jasotzen du.
26 maiatza, 2017

La Directora Cientifica de BC3, Prof. Maria José Sanz moderó la sesión trabajo “El sector agrícola, ganadero, forestal y de la alimentación de la Jornada “España, juntos por el clima” (25 de mayo).

22 maiatza, 2017

“Inaugurated the BC3-NUT Office for coordination of the relations between Japan and Europe within the framework of Japan’s Top Global University”

Inaugurated the BC3-NUT Office for coordination of the relations between Japan and Europe within the framework of Japan’s Top Global University (TGU) Project through the Nagaoka University of Technology.- The BC3-NUT Office has been officially opened at the headquarters of BC3 - Basque Center for Climate Change in Leioa. Its mission is to coordinate the relations between Europe and Japan within the framework of Japan’s Top Global University (TGU) Project together with the Nagaoka University of Technology (NUT, Japan).- The attraction of this project to THE Basque Country is the result of the collaboration between BC3 and NUT, with the aid of bizkaia: talent.
4 maiatza, 2017

BC3 Prentsa Oharra (2017-05-04)

"Asiako hego-ekialdeko, Afrika ekialdeko eta Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko hiriek itsas-mailaren igoerari aurre egiteko premiaz jardun beharko dute".[Leioa, 2017ko maiatzaren 4a] Gertatzeko aukera gutxi duten, baina oso kaltegarriak diren muturreko gertakariak –suntsitzaileenak dira herritarrentzat, baita aseguru-etxeentzat ere. Desmond ekaitzak, esaterako, Erresuma Batuko ipar-mendebaldeko zonaldeak urez bete zituen 2015ean, eta Katrina urakanak hondamendia eragin zuen New Orleans hirian 2005 urtean. Gauza bera gerta daiteke, itsasoaren mailaren etorkizuneko igoera ikusita. Orain, azterlan batek ezarri du kostaldeko 120 hiri handirentzako itsas-mailaren igoeraren ondorioz sor daitezkeen kostaldeko uholdeen arriskua, eta ezagutzera eman du zeintzuk diren muturreko gertaerak bizitzeko arrisku gehien dutenak.