Prentsa Oharra (2017-05-29)/ Klimagune Workshop 2017: Klima aldaketa eta parte-hartzea

“KLIMAGUNE 2017k PARTAIDETZA ETA KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO EKINTZAK HURBILTZEN DITU”

 

­Klimagune 2017 -klima-aldaketari buruzko bi urtez behingo hitzordua- ekimenaren erronka da diziplina arteko ezagutza berriaren baterako sorkuntza klima-aldaketari buruz eta hura entzuleria ugaritara transmititzea parte hartzeko dinamika berritzaileen bidez.

­Bere helburua da lankidetza-esparru iraunkor bat aktibatzea, klima-aldaketaren aurkako ekintzan batera diharduten eragile guztien artean: akademiatik eta erakundeetatik herritarrengaraino.

­BC3k (Basque Centre for Climate Change) eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, workshop honen 7. edizioak partaidetza sozialeko moduak eta mailak aztertuko ditu klima-aldaketari dagokionez, esparru honetako pentsalari eta lider ospetsuenetako batzuen laguntzarekin.

­Eragile guztiek paper aktibo bat hartuko duten ekintza-sareak sortzeko dei honekin, Klimagune 2017k Pariseko Akordioen ekintza-espiritua jasotzen du.

Bilbo, 2017ko maiatzaren 29a. “Klima Aldaketa eta Partaidetza” izenburupean, eta Klimagune 2017 -klima-aldaketari buruzko bi urtez behingo hitzordua- esparruan, datorren maiatzaren 31n BC3k (Basque Centre for Climate Change) eta UPV/EHUk diziplina arteko topagune bat antolatuko dute, eragile guztiek ekarpenak egin eta klima-aldaketaren aurka baterako ekintzak abian jar ditzaten.

 

Hitzordu honek parte hartzeko dinamika konpartituak sortzeko aukera emango du akademiako adituen, enpresa-esparruaren, erakundeen, gobernuz kanpoko erakundeen eta oro har herritarren artean, ikuspegi integratzaile batetik  soluzio partekatuak sortzeko. Horrela, ikuspegi berriak garatuko dira klima-aldaketaren aurka borrokatzeko, ikuspuntu komun batetik abiatuta sareak sortuko dituztenak, ekintzara bideratuak, eta partaidetza-metodologien arabera antolatuak.

 

Jardunaldia testuinguruan jartzeko bi ponentzia nagusi egingo dira hasteko, iraunkortasunaren eta klima-aldaketaren esparruko partaidetzari eta konpromiso sozialari buruzkoak: Climate Outreach-eko (Oxford, UK) zuzendari exekutibo Jamie Clarkeren eta Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoko (Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa) Francisco Herasen eskutik-. Hitzaldi horien ondoren, bi eztabaida-mahai antolatu dira, eta horien ondoren bi lan-saio, Altekiok, iraunkortasunean adituek, dinamizatuko dituena, jendearen partaidetza baliotsua gehitzeko.

 

Gaur egun, partaidetza-eskari handia dago eraldaketa sozialerako gako diren esparruetan, eta haren eraginkortasuna eta efizientzia ziurtatzeko, partaidetzak eredu propio batez hornitzea eskatzen du, parte-hartzaileak ahalduntzea, ezagutza mota desberdinak integratuta, eta klima-aldaketaren aurka egiten duten proiektu eta programen aprobetxamendu maximoari begira jarrita.

 

Klimaguneren 7. edizioa, aurreko edizioetan bezala Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da. Lagungarri izango izan nahi du herritarrek klima-aldaketari buruz dituzten egungo pertzepzioak, parte hartzeko dauden moduak eta haien erabilgarritasuna aztertzeko, eta horrela, ezagutza eta tresna zientifikoak ekarriko ditu, etorkizuneko diziplina anitzeko partaidetza errazteko eta hura baterako ekintzari begira jartzeko.

 

 

 

Ainhoa Azkarate

press@bc3research.org

636 642873

 

 

Egitaraua hemen eskuragarri:

Klimagune Workshop 2017

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.