Berriak

10 martxoa, 2021

Izotzaren garrantzia

Sergio H. Fariak, BC3 - Basque Centre for Climate Changeko Ikerbasqueko ikertzaileak, artikulu berri bat argitaratu du berria egunkarian: "Izotzaren garrantzia". Fariak, artikulu honetan, munduko izotzarekin gertatzen dena ulertzeko beharra azpimarratzen du, baita gure lurraldea nglaziarrik ez badugu ere, klima aldaketa eta konkordantziak ulertzeko beharrezkoak baitira. Artikulu hau BC3k Berria egunkariarekin 2021ean hasi duen lankidetzaren parte da.
26 otsaila, 2021

BC3 research Ester Galende participa at Energy Futures – Emerging Pathways in an Uncertain World! Online conference

Ester Galende, BC3 – Basque Centre for Climate Change researcher participate at Energy Futures – Emerging Pathways in an Uncertain World! Online conference that took place on 22 of February. Researcher Galende The researcher presented the article that has been working with Ikerbasque Fellow Reseacher Alevgul Sorman where participatory climate and energy initiatives are analyzed.
18 otsaila, 2021

«Ez dakizunean zerbait biziki urgentea ote den, amaierarako uzten da»

Marta Olazabal BC3 - Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroko ikertzailea elkarrizketatu dute Berria egunkarian, Landscape and Urban Planningen, Maria Ruiz de Gopeguiren ikertzailearekin batera, "Adaptation planning in large cities is unlikely to be effective" argitalpenari buruz. Olazabal ikertzaileak argitaratutako ikerketaren ondorio nagusien arrazoiak azaldu ditu, horien artean, munduko hiri handienak ez direla behar bezala prestatzen ari klima-aldaketaren eraginei aurre egiteko. Igor Susaetak idatzitako artikulua.
12 otsaila, 2021

11F – Emakumeak eta neskak klima-aldaketaren zientzian

BC3k, otsailaren 11n, Emakume eta Neska zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Training Caravan iniziatibaren barnean jardunaldi berezi bat antolatu genuen "Emakumeak eta neskak klima-aldaketaren zientzian". BC3ko ikertzaileek, ekitaldi berezi honetan, klima-aldaketako ikerketa-ikasketa aukera profesionala dela Euskadin, eta errealitate bat emakumeentzat aurkeztu zuten.
11 otsaila, 2021

Zientziaren eragina ekonomian

Maria Jose Sanz, BC3 - Basque Centre for Climate Change diziplina anitzeko zentroko zuzendari zientifikoa, Deia egunkarian elkarrizketatu dute "emakumearen eta Nesken Zientziaren Nazioarteko Egunean". Elkarrizketa honetan, Sanzek zientziak gure gizartearen esparruetan izan beharko lukeen eragina aztertu du, eta azpimarratu du, gainera, haren ezarpena nolakoa izango beharko zen eta gizartean izan ditzakeen inpaktu sozialak zeintzuk izango ahalko ziren aztertu beharko litzatekeela.
5 otsaila, 2021

BC3k Klima Aldaketak Espainian dituen eraginei buruzko txostenaren eguneraketan parte hartu du

BC3 - Basque Centre for Climate Change zentroak lagundu du Klima Aldaketak Espainian dituen inpaktuei buruzko txostenaren eguneraketan, Espainiako Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoak koordinatu du ikerketa, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren menpe. Klima-aldaketara egokitzeari buruzko Europako Shara Life programaren parte da. Maria Jose Sanz BC3ko zuzendari zientifikoa buru duten 17 zientzialarik 35 arrisku zehatz identifikatu dituzte, premiaz aurre egin beharrekoak.
3 otsaila, 2021

Eguzki-energiaren lurraren erabileren aldaketei lotutako lurren eta CO2 isurien eskakizunak

Trantsizio energetiko globalak energia fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea eskatzen du, eta horren barruan eguzki-energiak oso paper garrantzitsua jokatzea espero da. Lurrera iristen den irradiantziaren ugaritasunagatik, eguzki energiaren potentzial teorikoa handia da, eta, gainera, bere kostu teknologikoak 5 eta 10 aldiz murriztu da azken hamarkadan.
28 urtarrila, 2021

‘Klima aldaketa geldiarazi behar dugu, horretara egokitzeko prestatzen ari garen bitartean”

Elisa Sainz de Murieta, BC3 - Basque Centre for Climate Change: klima Aldaketa ikergaiko ikertzailea, urtarrilaren 25ean eta 16an Herbehereetan egin berri den Klimara Egokitzeko Goi Bilerari buruz elkarrizketatu dute. Solasaldian zehar, Sainz de Murietak aldaketa klimatikoari aurre egiteko neurriak hartzearen beharra azpimarratu du. Gainera, bai arintze- eta egokitze-neurrien planak era berdinean garatu eta ezarri behar direla azaldu du, tokian-tokian eta maila globalean.
18 urtarrila, 2021

BC3 Think Sustainable Europe taldeko kide bilakatu da

BC3 – Klima Aldaketaren Euskal Zentroa Think Sustainable Europe, iraunkortasuneko think tanks europarren sareko kide berri bihurtu da.María José Sanzen, BC3ko zuzendari zientifikoaren, ustez “Think Sustainable Europe erakundean parte hartzeak Europa osoan liderrak diren institutuen koalizio bat ordezkatzen du, zeinak modu kolektiboan espazio bat eskain duen ingurumenarentzat eta ekonomikoentzat koherenteagoak diren irtenbideak aurkitzeko eta EBk eta bere estatu kideek aurre egin behar dieten aldaketa eraldatzaileak sustatzeko”.
14 urtarrila, 2021

Eredu ‘berde’ baten alde, denoi mesede egiten diguna

Mikel Gonzalez - Eguinok eta Xaquín Garcia Murosek, BC3 - Basque Centre for Climate Change diziplina anitzeko zentroko ikertzaileek, iritzi artikulu bat argitaratu dute La Vanguardia egunkarian Espainiako ekonomiara energia berriztagarrien aldaketaren eragina ekarriko dituen onurak aztertzen dituena. Artikulu horretan energia berriztagarrien sektorearen eraginkortasuna eta egonkortasuna sustatzea beharrezkoa dela azpimarratzen da: horrez gain, seinale ekonomiko egokiak eman behar direla trantsizio energetikoa errazteko eta susperraldi berdea lortzeko.