11F – Emakumeak eta neskak klima-aldaketaren zientzian


BC3k, otsailaren 11n, Emakume eta Neska zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Training Caravan iniziatibaren barnean jardunaldi berezi bat antolatu genuen “Emakumeak eta neskak klima-aldaketaren zientzian”. BC3ko ikertzaileek, ekitaldi berezi honetan, klima-aldaketako ikerketa-ikasketa aukera profesionala dela Euskadin, eta errealitate bat emakumeentzat aurkeztu zuten. Haien esperientzia pertsonalez eta profesionalez hitz egin zuten, aurre egiten dieten erronkez, eta klima-aldaketaren ikerketan generoaren integrazioak duen garrantzia erakutsiz.

Moxote Potolo Bat enpresak irudi berezi bat egin zigun (eskuineko irudia), gurekin bildu ziren ikasle guztiei atzo bidali nahi genien mezua laburbiltzeko.

BC3ko Zientzia Arduratsuaren eta Berrikuntzaren Programaren barruan antolatzen den ekitaldi hau gure Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimenaren saio berezia da. Ekimen honek 11. edizioa beteko du aurten, eta EAEko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zorroztasun zientifikoan oinarritutako erantzunak ematea du helburu, gaur egungo ulermen zientifiko onena emanez eta, aldi berean, ikerketa-ikasketa ikasleentzat interesgarria izan dadin eginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.