Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Klimagune Workshop 2017 “Klima aldaketa eta parte-hartzea”

31 maiatza, 2017 @ 9:00 am - 5:00 pm

Klimagune Workshop 2015: Izen-ematea zabalik

Klimagune Workshop 2017 topaketa zientifiko berritzailerako foro izan nahi du eta klima-aldaketarekin lotuta dauden hainbat profil bildu nahi ditu, hala nola, zientzialariak, maila ezberdinetako kudeatzaileak, enpresa pribatuak, komunikazio-arloko profesionalak, ingurumen, gizarte eta garapenarekin lotutako gobernuz kanpoko erakundeak eta herritarrak, orokorrean. BC3k eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatutako ekimena da Klimagune Workshop. Ekimen honen helburua da ezagutza, proiektuak eta garapenak partekatzea aurrerapen zientifikoen eta praktikoen mailan, Euskal Autonomia Erkidegoan zein hortik kanpo alor horretan lanean diharduten ikerketa-talde eta erakundeen arteko sinergiak eta lankidetzarako esparruak sortzea oinarri.

Klimagune Workshop 2017 “Klima aldaketa eta parte-hartzea” ekimenean aztertuko dira klima-aldaketaren inguruan parte-hartzeak izan ditzakeen erronka eta aukerak eta, horretarako, iraunkortasunaren alorrean emandako parte-hartze esperientziak izango ditugu euskarri. Foro honen helburua da elkarrizketa eraikitzailea sortzea, ezagutza zientifikoa, kudeaketa eta gizartearen parte-hartzea klima-aldaketaren aurrean egin beharreko lanean uztar daitezen errazteko, diziplinazko hesiak gainditu eta ikuspegi partekatua eraikiz.

Klimagune Workshop zazpigarren edizio honetan ospe handiko bi adituk parte hartuko dute: Oxford-eko Climate Outreach-ko Jamie Clarke, parte-hartze eta klima-aldaketaren alorrean mundu mailako aditua da eta Talking Climate, From Research to Practice in Public Engagement liburuaren egilea, eta Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoko Francisco Heras, parte-hartze, iraunkortasun eta klima-aldaketaren alorrean ibilbide luzeko ikerlaria. Akademiako adituak eta erakunde ezberdinetako profesionalak ere bertaratuko dira, esaterako: Marian Barquin (Ihobe), Josu Benaito (Donostiako Ingurumen saila), Miriam Arrizabalaga (Udalsarea), Zaloa Pérez (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Josu Larrinaga (Parte Hartuz) eta Cristina Huertas (Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Kongresua). Horiez gain, beste hainbat hizlarik ere eztabaidatuko dute gaiaren inguruan, antolatutako mahai-inguruetan. Jardunaldian zehar, bertaratutakoek parte hartzeko dinamizatzaileak egongo dira, klima-aldaketaren inguruko gaietan nola eta norekin parte har dezakegun identifikatzeko.

Full information at the website: Klimagune Workshop 2017