Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Krisi ekonomikoari eta klimatikoari buruzko hitzaldia, arazo beraren bi ikuspegien inguruan

28 apirila, 2021 @ 7:00 pm - 8:30 pm

Hitzaldia:
Krisi ekonomikoari eta klimatikoari buruzko hitzaldia, arazo beraren bi ikuspegien inguruan

apirilaren 28, 19:00 h
AGORA K 2050

Datorren asteazkenean, apirilaren 28an, Agora K2050 klima-aldaketari buruzko hitzaldi-zikloaren barruan egingo den saioan, klima-aldaketari aurre ez egiteak izango dituen ondorio ekonomikoei buruz arituko dira. Iñaki Arto Olaizolak (Ekonomiako doktorea, Ingeniaritzako Masterra eta Ekonomiako lizentziaduna, eta BC3ko ikertzailea) eta Elena López Gunnek (ICATALISTeko zuzendaria eta IPCC Working Group 2ko kidea egile nagusi gisa) hartuko dute parte hitzaldian, eta  SINC Agentziako Adeline Marcos ingurumen-kazetariak moderatuko du saioa. Topaketa Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak antolatu dute, eta online egingo da, Youtube bidez.


Hitzaldia apirilaren 28an izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da lotura honetatik.


Klima-aldaketa planetaren ingurumen-degradazioaren erakusgarririk argiena da, eta, gainera, egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduaren arazoak eta oinarrian duen egitura ekonomiko-finantzarioa agerian uzten ditu. Hainbat azterlanen arabera, sistema naturalak hondatzeak jarduera ekonomiko asko kolapsatzea eragin dezake. Asteazkeneko hitzaldiko hizlarietako bat den Elena López Gunn-en arabera, ICATALIST Klima Aldaketara eta Iraunkortasunera Egokitzeko aholkularitza-agentzia espezializatuaren sortzaile eta zuzendaria, klima-aldaketaren eraginak prebenitzeko eta saihesteko, eta egungo1.5ºC-ko helburua betetzeko, modu bakarra dago, alegia, “eredu sozio-ekonomikoan aldaketa sakona eragitea. López Gunn bezala, askok planteatzen dute eredu ekonomikoa birpentsatu behar dela, funtsezko jardueren garrantzian zentratuz, pertsonen zaintzak erdigunean jarriz eta beharrezko susperraldi ekonomikoa ongizatearen, ekitatearen eta sostengagarritasunaren gakoetan kokatuz. Horren harira, Lopez Gunnek esan du pandemia errekuperazio jasangarrirako atea ireki diezagukeen hausnarketa-ariketa ona” izan dela, “hautsita zegoen eredu ekonomiko bat” aldatzeko aukera ematen duen leihoa, gero eta ekitate sozial txikiagoarekin eta ingurumenaren aldetik jasanezina den eredu batekin, eta gaineratu du ekosistemetan oinarritutako egokitzapena “naturak eta bere funtzioak babesteak beharrezko erresilientzia ematen diguna egoera ezberdinetan, esploratu beharreko aukeretako bat dela, merezi duen errekuperazio berde erreala”.

Hori guztia posible al da? Nola eragiten dio klima-aldaketak ekonomiari? Iñaki Arto ekonomian doktore eta BC3ko ikertzailearen arabera, aurreztean, eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan oinarritutako eredu baterako trantsizio energetikoa krisi klimatikoaren aurkako borrokaren elementu nagusietako bat da”. Artok azaldu duenez,gure ekonomiaren birmoldaketa sakona egiteko eta eredu justuago eta erresilienteago baterantz aurrera egiteko aukera bat da”. Gainera, egungo egoera, gobernuak Covid osteko errekuperazio planak diseinatzen ari diren honetan, “ezin da aukera galdu klima aldaketaren aurkako borrokari bultzada erabakigarria emateko aprobetxatzeko”, esan du ikertzaileak.

Xehetasunak

Data:
28 apirila, 2021
Ordua:
7:00 pm - 8:30 pm
Ekitaldi kategoria:
, ,
Ekitaldi etiketak:
, , ,

Antolatzailea

cristina enea