Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

BC3ren mahai-ingurua: IA, etika eta demokrazia

25 iraila, 2023 @ 5:00 pm - 7:00 pm

BC3ren ARIES proiektuak mahai-deinguru presentziala antolatu du irailaren 25ean Bilbon, “Adimen artifiziala, etika eta demokrazia: erronkak eta aukerak” izenburupean, Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren (Globernance), Basque Artificial Intelligence Centre-ren (BAIC) eta Ikerbasqueren parte-hartzearekin. Ekitaldiak adimen artifizialak (IA) gaur egun, etikaren eta demokraziaren ikuspegitik, planteatzen dituen erronkak eta aukerak eztabaidatzeko topagunea izatea helburu du.

IA hainbat teknologiaren konstelazio gisa finkatu da. Teknologia horiek elkarri lotzen zaizkio, makinek gizakien antzera pentsatzeko, ikasteko eta erabakiak hartzeko aukera izan dezaten. Ikasketa automatikotik hasi eta makrodatuen analisira eta hodeiko konputaziora arte, IA gure bizitzetan agertzen da, askotan oharkabean pasatzen diren formetan. YouTube bezalako plataformetako edukien gomendioetatik hasi eta Siri bezalako laguntzaile birtualetaraino, IArekin elkarreragiten dugu egunero.

IAk bultzatutako etorkizunean lehiakorrak izaten jarraitzeko, funtsezkoa da gaur egungo langileentzako irtenbide eta tresna egokiak aurkitzea. Hori dela eta, mahai-inguruan ARIESeko IAko aditu nagusia eta BC3ko Ikerbasque irakaslea, Ferdinando Villa, bilduko dira. Bertan, gaian aditu nabarmenekin batera, IAk ingurumen-erabakiak hartzeko, gobernatzeko eta politikak kudeatzeko, ekitatea, etika, demokratizazioa eta baita arteak ere arloetan dituen aukerei eta erronkei buruz eztabaidatuko dute.

Ekitaldiaren xehetasunak* toki mugatuak, ez da beharrezkoa izena ematea

Hizkuntza: Euskara

Data: Irailak 25

Ordua: 17:00 – 19:00 CEST

Tokia: Espacio Ganbara – BBK KUNA, Bilbao, España 

Irekiera: 

  • Fernando P. Cossío, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa

Partaideak:

  • Ferdinando Villa, BC3ko ikerbasque irakaslea eta ARIESeko ikertzaile nagusia
  • Daniel Innerarity, Ikerbasqueko ikerzailea, Globernanceko zuzendaria eta UPV/EHUko irakaslea
  • Laura Marrón, Basque Artificial Intelligence Centreko (BAIC) zuzendaria orokorra

Moderatzailea:

  • Cristina Monge: Soziologa y politologoa, Globernance

Ekitaldia doakoa da, eta publiko orokorrari zein IAko adituei, etikaren, gizartearen, gobernantzaren eta ingurumenaren arloetan lan egiten duten ikertzaile eta arduradun politikoei zuzenduta dago, horietan IAk eta beste irtenbide digital batzuek zeregin erabakigarria baitute eguneroko erabakiak hartzeko orduan. Egin bat eztabaidarekin! Edukiera mugatuta dago, iristeko lehentasun-hurrenkeran.

Xehetasunak

Data:
25 iraila, 2023
Ordua:
5:00 pm - 7:00 pm
Kategoria Ekitaldi: