Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

BC3k Emakume eta Neska Zientzilariaren Nazioarteko Egunean parte hartzen du, bi web mintegi berezirekin

16 otsaila, 2024 @ 10:00 am - 11:30 am

Emakume eta Neska Zientzilariaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, BC3k bi web mintegi antolatuko ditu 2024ko otsailaren 13an. Lehenengo saioa ingelesez izango da goizeko 10etatik 11ak arte, eta ondoren euskarazko saioa goizeko 11etatik 11.30 arte, “Emakumeak eta neskak klima aldaketaren zientzian” ekimenari jarraipena emanez, Emakumeak Zientzian proiektuaren baitan.

Web mintegi hauen helburua STEAM karrerek eskaintzen dituzten aukera ugariak erakustea da, arreta berezia jarriz bigarren hezkuntzako ikasleetan, batez ere emakumeetan, eremu hauek aztertzera animatzeko. Industrian dagoen genero-arrakala iraunkorra dela eta, bi saioetan BC3ko emakume ikertzaileak hartuko dute parte, eta beraien ibilbide pertsonalak eta profesionalak partekatuko dituzte, aurre egin dieten erronkei helduko diete eta zientziaren eta teknologiaren eremuetan genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia azpimarratuko dute.

Euskarazko saioak Estibaliz Baroja izango dugu hizlari nagusi eta Marta Pascual ikerlariak moderatuko du. Ingelesezko webinarrean, berriz, Sudeshna Kumar eta Carmen Köhler ikertzaileek hartuko dute parte, Rebecca Blevins ikertzailearen moderazioarekin.

Gurekin bat egitera gonbidatzen zaitugu web mintegi batean edo bietan izena emanez.

Xehetasunak

Data:
16 otsaila, 2024
Ordua:
10:00 am - 11:30 am
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

BC3-Basque Centre for Climate Change
Sede Building 1, 1st floor, Scientific Park of the University of the Basque Country
Leioa,Bizkaia48940Spain
+ Google Map
Phone
+34 944 014 690
View Egoitza Website