Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

COP28: emaitzak eta etorkizunerako gakoak

1 otsaila, 2024 @ 6:00 pm - 8:00 pm

Mintegi honetan Dubaiko goi-bileraren emaitza nagusiak eta etorkizunean espero ditzakegun gakoak aztertuko dira klima aldaketa ikergai duen BC3 zentroko zuzendari zientifikoa den María José Sanzen eskutik.

Klima-aldaketari aurre egiteko Nazio Batuen Alderdien 28. Konferentzia (COP28) 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 13ra bitartean egin zen Dubain, Arabiar Emirerri Batuetan. Gailurra hitzordu garrantzitsua zen, besteak beste, lehen balantze globala onartu behar zelako. Balantzeak zein puntutan gauden aztertu, behar nagusiak zeintzuk diren ikusi eta Parisko Akordioaren helburuak betetzeko bide orria ezarri behar zituen.

Bi asteko negoziazio zailen ondoren, COP28 lehen balantze globalaren onarpenarekin amaitu zen. Funtsezko beste gai batzuk ere onartu ziren: klima-aldaketaren inpaktuen aurrean egokitzeko helburu globala, herrialde ahulenek nozitu dituzten galerei eta kalteei aurre egiteko funtsa abian jartzea edo bidezko trantsizioari buruzko lan-paketea.

Mintegi honetan Dubaiko goi-bileraren emaitza nagusiak eta etorkizunean espero ditzakegun gakoak aztertuko dira klima aldaketa ikergai duen BC3 zentroko zuzendari zientifikoa den María José Sanzen eskutik.

Xehetasunak

Data:
1 otsaila, 2024
Ordua:
6:00 pm - 8:00 pm
Kategoria Ekitaldi: