12 urtarrila, 2021

Ez da nahikoa

Marta Olazabal Basque Center for Climate Change diziplina anitzeko ikerketa zentroko ikertzaileak artikulu berri bat argitaratu du Berrian, "Ez da nahikoa". Olazabalek larrialdi klimatikoaren aurrean hiriak prest dauden eta egoerari aurre egiteko euren egokitzapen planak nahikoak diren aztertu du. Artikulu hau BC3k Berria egunkariarekin 2021ean hasi duen lankidetzaren parte da.
13 urtarrila, 2021

“Ezin dugu gaizki isolatutako etxebizitzak eduki, berriztagarrietara aldatzea bezain lehentasunezkoa da”

María José Sanz, BC3 - Basque Centre for Climate Change diziplina anitzeko zentroko zuzendari zientifikoa, elkarrizketatu du Sinc agentziak. Espainian gero eta ohikoagoak diren muturreko fenomeno klimatikoei buruz eta Filomena ekaitzaren ondorioz klima-aldaketarekin duten loturari buruz aritu da elkarrizketan.  Sanz ikertzaileak argi utzi du klimaren ikerketek hotz-boladak eta bero-boladak iragartzen zituztela aspalditik, eta azken urteetan hauen emaitzak ikusten ari galera.
14 urtarrila, 2021

Eredu ‘berde’ baten alde, denoi mesede egiten diguna

Mikel Gonzalez - Eguinok eta Xaquín Garcia Murosek, BC3 - Basque Centre for Climate Change diziplina anitzeko zentroko ikertzaileek, iritzi artikulu bat argitaratu dute La Vanguardia egunkarian Espainiako ekonomiara energia berriztagarrien aldaketaren eragina ekarriko dituen onurak aztertzen dituena. Artikulu horretan energia berriztagarrien sektorearen eraginkortasuna eta egonkortasuna sustatzea beharrezkoa dela azpimarratzen da: horrez gain, seinale ekonomiko egokiak eman behar direla trantsizio energetikoa errazteko eta susperraldi berdea lortzeko.
18 urtarrila, 2021

BC3 Think Sustainable Europe taldeko kide bilakatu da

BC3 – Klima Aldaketaren Euskal Zentroa Think Sustainable Europe, iraunkortasuneko think tanks europarren sareko kide berri bihurtu da.María José Sanzen, BC3ko zuzendari zientifikoaren, ustez “Think Sustainable Europe erakundean parte hartzeak Europa osoan liderrak diren institutuen koalizio bat ordezkatzen du, zeinak modu kolektiboan espazio bat eskain duen ingurumenarentzat eta ekonomikoentzat koherenteagoak diren irtenbideak aurkitzeko eta EBk eta bere estatu kideek aurre egin behar dieten aldaketa eraldatzaileak sustatzeko”.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.