9 martxoa, 2020

BC3k “Hágase la luz” irratsaioarekin bat egin du

Basque Centre for Climate Change: Klima Aldaketa Ikergai ikerketa zentroak Radio Euskadiko (EITB) “Hágase la Luz” irratsaioarekin asteroko kolaborazio berri bat hasi du. Larrialdi klimatikoarekin bate egiten duten gai desberdinak ikertzen dira BC3n eta astero gai hauek landuko dira hamar minututiko elkarrizketetan. Igandero 7.00-8.00 bitartean Hágase la Luz saioan.
9 martxoa, 2020

Alegul Sormanek Hágase la Luz programan parte hartuko du, klima aldaketaren aurrean gazteek duten papera ikusarazteko

Alevgul Sorman, Ikerbasque ikertzaileaBC3 - Basque Centre for Climate Changen, belaunaldi gazteenen ahotsak klima aldaketari aurre egiteko eta erantzuna emateko duen garrantzia azpimarratu du.Radio Euskadiko "Hágase la Luz" saioan parte hartu du ikertzaileak, zeinetan ikerketa zentroak etengabeko lankidetza du larrialdi klimatikoari aurre egiteko erronkari garrantzia emateko. Sorman Ozeano Barean abentura batetik itzuli berri da, Japoniako gobernuak antolatutako munduaren inguruko bidaia bat, non itsas abenturan parte hartu duten 200 gazte baino gehiagoren artean erraztailea izan den.
11 martxoa, 2020

C84 | María José Sanz. “Energia eredua berritzeak aukera sozioekonomikoak sortzen ditu”

María José Sanz, BC3 - Basque Centre for Climate Change erakundeko zuzendari zientifikoa, Asociación de Fabricantes de Distribuidoreseko (AECOC) aldizkarian CO2 isuriak murrizteko eta energia fosilak berriztagarriekin ordezkatzeko premia aztertu du. Horrez gain, moldekatze energetiko berriak ekonomian ekarriko dituen aukera berriak eta elikadura ereduan ekarriko duen aldaketa aztertu dituzte.
18 martxoa, 2020

Elhuyar Aldizkaria – Haragia jatearen eta klimaren arteko erlazioa aztergai

Martxoko Elhuyar Aldizkariak atal bat eskaini dio klima aldaketa eta hausnarkarien arteko erlazioari. Atal bere honetan Agustin del Prado, BC3 – Basque Centre for Climate Changeko ikertzailea, eta Pablo Manzano, Helsinkiko Unibertsitaterako ikertzailea, Elhuyar Aldizkarian elkarrizketatuak izan dira haragia jatearen eta klimaren arteko erlazioaren inguruan. Elkarrizketan zehar bi ikertzaileek haragi-kontsumoak kliman duen eragina konplexuaren inguruan eta abeltzaintza eta artzaintza estentsiboak ingurumenerako onuragarriak diren edo ez aztertu dute.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.