BC3, BCAM eta BCBLk 15 urte ospatu dituzte arrakastaz betetako bi ekitaldirekin


BC3k, BCAMek eta BCBLk arrakasta handiz ospatu zuten 15. urteurrena, bi ekitaldi nabarmenen bidez. Ospakizuna azaroaren 24an hasi zen, Iberdrola Dorrean, Ikerbasquek antolatuta. Ondoren, euskal komunitateari zuzendutako zientzia-azokak ospatu ziren, abenduaren 1ean, Bilboko Azkuna Zentroan, eta abenduaren 15ean, Tabakaleran, Donostian.

Jardunaldi hauek zientziaz modu ludikoan gozatzeko eta ikasteko diseinatutako tailer eta hitzaldiez beteta egon ziren. Bertaratuek aukera izan zuten hiru zentroen ikerketaren alde esanguratsuak aztertzeko, karbono pertsonalaren aztarnaren kalkulutik hasi eta papiroflexia lanak sortzerainoko esperientzia interaktiboetan parte hartuz.

Tailerretan, haurrek, familiekin batera, aisialdiko matematiketan murgildu ziren, hizkuntzarekin lotutako tabletetako jolasez gozatu zituzten eta burmuinari buruzko ulermenaz loturiko jolasekin aritu zien.

Tailerrez gain, ikertzaile nabarmenek beren ezagutzak partekatu zituzten hitzaldi laburren formatu baten bidez. BC3ko Elena Galanek eta Marta Olazabalek artzaintzaren zientzia eta hiri iraunkorrak izan zituzten hizpide. BCAMeko Ainhize Barrainkuak Adimen Artifizialari eta “ekitate algoritmikoari” buruzko ikuspegiak eskaini zituen, eta Pedro Carok, berriz, infiniturako sarrera labur baina liluragarria eskaini zuen.

Garunaren berrantolaketa-gaitasuna ikusmen-urritasuna duten pertsonengan BCBLko Ane Gurtubayren hitzaldiaren ardatza izan zen, eta Drew McLaughlinek, berriz, atzerriko azentuen ulermena eta entzuleen moldagarritasun azkarra aztertu zituen.

Donostiako jardunaldian, Arkaitz Usabiagak eta BC3ko Inma Batallak deskarbonizazioaz eta klima-aldaketak elikadurarekin duen loturaz hitz egin zuten. BCBLko Marie Lallierrek elebitasunak irakurketaren ikaskuntzan duen eragina aztertu zuen, eta Marina Kalashnikovak “Haur Elebidunaren” mundu liluragarria.

Hiru BERC zentroek antolatutako lehen Zientzia Azoka hau ahaztezina izan zen bai ikusleentzat bai antolatzaileentzat, eta ikerketa eta dibulgazio zientifikoak herritarrentzat duen garrantzia sendotzea baino ez du lortu, zientziaren hainbat diziplina biltzen baititu, hala nola neurozientzia, matematika eta klima-aldaketa. Ez galdu hiru jardunaldietako laburpen-bideoa!

BC3, BCAM eta BCBLtik eskerrak eman nahi dizkiegu Ikerbasqueri eta Eusko Jaurlaritzari 15. urteurreneko ekitaldiak antolatzen laguntzeagatik. Halaber, eskerrak ematen dizkiegu zientzia euskal gizartera eramanez bi jardunaldietan parte hartu duten ikertzaile guztiei. ESKERRIK ASKO GUZTIOI!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.