BC3ko 6 ikertzaile munduko ikertzaile garrantzitsuen %2ren artean
Unai Pascual, Anil Markandya, Mikel González-Eguino, Ibon Galarraga eta Luis Maria Abadie, zientziaren munduan eragin handiena duten zientzialarien artean sartu dira, Stanford Unibertsitatea eginiko Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists azken sailkapenaren arabera. Gainera, rankingaren eguneratze honetan, Iñaki Arto BC3ko ikertzailea ere munduko ikertzailerik eraginkorrenetakoa izendatua izan da.
Rankingak argitalpen zientifikoetan aipamen gehien dituzten ikertzaileen % 2 biltzen du, Scopusen datu-basean jasotako informazioan oinarrituta eta aipamen propioak kontuan hartu gabe. Zerrenda hori 2022ean jasotako aipuetan oinarritzen da, eta argitalpen zientifikoen inpaktuarekin lotutako hainbat parametro aplikatuz formulatzen da: argitalpenen kopurua eta haien lanen inpaktuaren beste adierazle batzuk.
Rankinga Elsevier BVn argitaratu da, October 2023 data-update for “Updated science-wide author databases of standardized citation indicators” (DOI:10.17632/btchxktzyw.6) izeneko artikuluan. John P. A. Ioannidis (Stanfordeko Unibertsitatea) izan da egilea. Sailkapenean 200.000 pertsona inguru agertzen dira zientziaren abangoardian, mundu osoko erakunde akademiko eta ikerketa-erakundeetan lan egiten duten ia 10 milioietatik.