Master tesinak egiteko laguntzak


Low Carbon Programme delakoak (Basque Centre for Climate Change (BC3) eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)-ren arteko ikerketa programa denak), BBK Fundazioarekin sinatu berri duen hitzarmenaren babesean, 1.500 eurotako bi laguntza poltsaren deialdia luzatu nahi du, “Hazkunde berdea Bizkaian” gaiaren inguruan bi master tesina egitea bultzatzeko.

Deialdia UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa esparruko zortzi Masterretako baten urtarrilaren 31 aurretik derrigorrezko kreditu guztiak gaindituta dituzten ikasleei zuzendua dago.

Tesinetan ondorengo gai hauek landuko dira:

  1. 2014-2017 epean Bizkaian enplegua sortzea eta hazkunde berdean egindako aurrerapenak.
  2. Energia eraginkortasuna, hazkunde ekonomikoa eta enplegua sortzea Bizkaian.
  3. Klima aldaketara egokitzea, hazkunde ekonomikoa eta enplegua sortzea Bizkaian.
  4. Zerga politika, hazkunde ekonomikoa eta enplegua sortzea Bizkaian.

Hautatutako proiektuetan Low Carbon Programme-ko kideren bat zuzendari(-kide) izango da eta tesinak UPV/EHU defendatuko dira 2017/18 ikasturtearen amaieran.

Dagokion Masterrean erabakitako prozedura eta ebaluazioa jarraituz hautatutako proiektuetako bat burutzen duen Masterreko ikasleak 1.500 euro jasoko ditu. Diru hori proiektua entregatzean ordainduko da, indarrean dagoen araudia jarraituz eta honako deialdiarekin bat etorriz.

Gainera, master amaierako lan proiektu bakoitzak gehienez 1.500 euro izango ditu proiektuarekin lotuta egon daitezkeen gastuak ordaintzeko (material suntsikorra, material bibliografikoa, datu baseetara sarrera, softwarea, biltzarretara/kurtsoetara/hitzaldietara bertaratzea etab.) baldintza berberetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





©2008 BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai. All rights reserved.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies