4 abendua, 2018

Elisa Sainz de Murieta ikertzailea Faktoria irratsaioan COP24 goi-bileraren inguruan aritu da

Elisa Sainz de Murieta, BC3ko ikertzailea, Euskadi irratiko Faktoria irratsaioan izan da gaurkoan Katowicen, Polonian, gertatzen ari den COP24 ( Conference of the Parties) Nazio Batuen Klima-aldaketarako Esparru Hitzarmen batian aritzeko. Elkarrizketan zehar, Sainz de Murietak COP24 honen helburua azaldu dizkio entzuleei, hau da, Pariseko Akordioaren funtzionamendua arautuko duen arau-liburua burutzea da, aurten amaitzen baita hori egiteko epea.
20 abendua, 2018

Unai Pascual, BC3 ikerbasque researcher, at Ahoz Aho (Basque TV) programme

Unai Pascual, BC3 Ikerbasque Ikertzailea, Etb1eko Ahoz Aho saioan izan da. Hilabete honetan Pascualek Ilaski Serranorekin ingurugiroko aktualitatezko gaiak jorratu ditu. Bereziki bi gai azpimarratu ditu ikertzaileak, Polonian gertatutako COP24a eta Brasilgo egoera politikoak klima aldaketan izango duen eragina.
10 urtarrila, 2019

Eñaut Izagirre, BC3ko ikertzaile gonbidatua Bizkaia Irratian izan da

Eñaut Izagirre, BC3ko ikertzaile gonbidatua Bizkaia Irratian izan da. Elkarrizketan zehar klima aldaketak glaziazioari ekarriko dizkion ondorioen inguruan aritu da. Horien artean, bereziki 2050erako Pirinioetako elurra erdira murriztuko dela jakinarazi du Izagirrek, baita ere, tenperaturen igoera dela eta munduko glaziar gehienak desagertuko direla, horien artean, Aneton, Posetsen, Madaletan, Vignemalen edo Picos de los Infiernosen daudenak.
5 otsaila, 2019

Natura, mugaz gaindi: nolako eragina izango du Brexitak ingurumenean? – Unai Pascual Ahoz Aho saioan izan da

2016an Erresuma Batuak erabaki bat hartu zuren, Brexitari bai esatea, erabaki politiko bat izan zen, klima aldaketan izango duen eragina kontutan izan gabe. Unai Pascual, Ikerbasque ikerlaria BC3n, Ahoz Ahon izan da Brexit eta ingurumenaren inguruan hitz egiten. Brexitak ingurumenean izan dezakeen eragina aztertu du Unai Pascual ikerlariak. Theresa Mayren proposamenean ez dago ingurugiroari erreferentzia egiten dion helburu zehatzik.Hala ere, Pascualen ustetan Erresuma Batuak Klima Aldaketan ezarritako helburuak beteko dituela uste du.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.