9 urria, 2019

Unai Pascual, BC3ko ikertzailea, IPBESko txosteneko emaitzak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean

BC3ko ikertzailea den Unai Pascual, IPBESko, Ekosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari Buruzko Gobernu Arteko Plataformako, bioaniztasunaren inguruan egindako txostenaren gako nagusiak aurkeztu ditu. Maiatzaren 29an Parisen aurkeztutako txostenak, gizartean eta komunikabideetan inpaktu handia izan zuen. IPBESen Ebaluazio Orokorreko kudeaketa-batzordeko kide izan da Unai Pascual, eta txostenaren egile nagusietako bat ere bada; estatuko egile nagusi bakarra.
7 apirila, 2020

Biodibertsitatea, ‘Bizi asegurua’ planetaren geroa bermatzeko

Biodibertsitatea jomugan dago, 50 herrialdetako 145 adituk egindako IPBESen azken txostenak milioi bat espezie baino gehiago desagertu direla ohartarazi zuenetik. Unai Pascual, Ikerbasque ikertzailea BC3 - Basque Centre for Climate Changen txostenaren ikertzaileetako bat El Mundo, Plan a, futuro de la tierra izeneko saio berezian elkarrizketatua izan da. Bertan, biodibertsitateak planetaren etorkizunean duen eginkizunari buruz hitz egin du, gizakia hura zaintzeko gai ez balitz gertatuko litzatekeena aztertuz.
23 iraila, 2020

Krisi klimatikoa: krisi bati aurre eginez, beste krisi batetik ateratzeko

María José Sanz, BC3 - Basque Centre for Climate Changeko zuzendari zientifikoa eta IPCCko kidea, urriaren 1ean, 18.00etan, UPV/EHUko Udako Ikastaroek antolatutako Donostia Sustanability Forumeko jardunaldi berezietan parte hartuko du.
20 maiatza, 2021

Mikel Gonzalez-Eguinok SEO BirdLife antolatutako Jardunaldi Berriztagarri Arduratsuetan parte hartu du

Mikel Gonzalez-Eguino, BC3 Basque Centre for Climate Change - Klima Aldaketa Ikergaiko ikertzaileak parte hartu du 'Renovables Responsables' izeneko jardunaldian, Jose Manuel Serrarekin, CSICeko ikertzaile eta liburu zurian berriztagarrien arloko arduradunarekin, Antonio Calvorekin, Espainiako Sare Elektrikoaren Iraunkortasuneko zuzendariarekin eta Raquel Paulerekin, Fundazioko zuzendariarekin batera. Biodibertsitatea eta epe luzerako deskarbonizazioa  izan da ardatz mahai-inguruan, David Howell SEO/BirdLifeko klimaren arduradunak moderatuta.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.