- ekitaldia hau amaitu da.
Klima aldaketari buruzko goi-bilera 2022 (COP27): Aldaketa berririk?
24 azaroa, 2022 @ 6:00 pm - 7:15 pm
Ekitaldi nabigazioa
Sharm-El-Sheij (Egipto) hiriak, Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmenaren 27. goi-bilera ospatu du azaroaren 6tik 18ra bitartean. Gailurraren helburu nagusia inplementazioan eta ekintza klimatiko globalean aurrera egitea zen, bai klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeari dagokionez, bai arintzeari dagokionez, bai erronka global horri aurre egiteko behar diren baliabideak mobilizatzeko beharrari dagokionez.
Ikastaro honetan, María José Sanz BC3ko zuzendari zientifikoak eta Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikertzaile elkartuak, Teresa Solanak (Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoaren zuzendaritzako aholkularia) eta Héloïse Chicouk (Regions4ko, “global climate engagement eta advocacy manager”-a) goi-bilera honen alderdi nabarmenak aztertuko dituzte, hartutako akordioak, egindako aurrerapenak eta hainbat eragileren ikuspegitik, hala nola, akademia, sektore publikoa eta sektore pribatuaren ikuspegitik, gainditu gabeko gaiak barne.
Programa
- Elisa Sainz de Murieta | UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea eta BC3ko ikertzaile elkartua
- Elisa Sainz de Murieta Zugadi | UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea eta BC3ko ikertzaile elkartua
(Moderatzailea)
Global goal on adaptation
- María José Sanz Sánchez | BC3ko zuzendari zientifikoa
Administrazio publikoaren ikuspegia
- Teresa Solana | Oficina Española de Cambio Climático
Estatukoak ez diren eragileen zeregina eta ekintza klimatikoa eskualde- eta toki-mailan
- Heloise Chicou | Regions4 Klima-aldaketaren arduraduna
18:45 – 19:10 Solasaldia eta galderak