Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Gobernu lokalak, itsasaldeak, itsasoak eta klima-aldaketa”

28 azaroa, 2019

Jornada:
“Gobernu lokalak, itsasaldeak, itsasoak eta klima-aldaketa”

2019 urriak 28
Getxo, Bizkaia.

 

 

Datorren azaroaren 28an Getxon egingo da “Gobernu lokalak, itsasaldeak, itsasoak eta klima-aldaketa” jardunaldia, Getxoko Udala eta Basque Centre for Climate Change, BC3 erakundearen batera antolatzen duguna. Bere helburua da ezagutzea eta ezagutzera ematea zer egiten ari garen Euskadin, Zientziatik, bertako Erakunde Publikoetatik edo Garapenetik, itsas eta itsasaldetako ekosistemak babesteko. Horretarako, ahots adituak elkartuko zaizkigu, BC3, AZTI ikerketa-zentroa, Medicus Mundi GKE edo Getxoko udaletik bertatik.

Sarrera-hitzaldia “Klima-aldaketa eta itsasaldeak: zientziatik begiratuz” da eta  Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikertzaileak eskainiko du. Ondoren, BC3ko Ibon Galarragak kokapen-hitzaldia eskainiko du klima-aldaketa eta kostaldearen arteko harremanaz. Gaiok mahaingurura eramango dira ondoren, eta beste zenbait gairen artean,  itsasaldeetako berreskuratzeaz, arrantza jasangarriaz eta Euskadiko eragileak munduan zehar egiten ari diren garapen-proiektuez mintzatuko dira adituak. Mahainguru horretan  Marta Olazabal BC3ko ikertzaileak parte hartuko du.

Xehetasunak

Data:
28 azaroa, 2019
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
, , ,

Egoitza

Getxo
Getxo,BizkaiaSpain