Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Emakumeak eta neskak klima-aldaketaren zientzian

11 otsaila, 2021 @ 10:00 am - 10:45 am

11F international(4)

BC3tik, otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, antolatu dugun ekitaldi berezian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

BC3ko ikertzaileek, ekitaldi berezi honetan, aurkeztuko dute klima-aldaketako ikerketa-ikasketa aukera profesionala dela Euskadin, eta errealitate bat emakumeentzat. Haien esperientzia pertsonalez eta profesionalez hitz egingo digute, aurre egiten dieten erronkez, eta klima-aldaketaren ikerketan generoaren integrazioak duen garrantzia erakutsiko digute.

BC3ko Zientzia Arduratsuaren eta Berrikuntzaren Programaren barruan antolatzen den ekitaldi hau gure Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimenaren saio berezia da. Ekimen honek 11. edizioa beteko du aurten, eta EAEko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zorroztasun zientifikoan oinarritutako erantzunak ematea du helburu, gaur egungo ulermen zientifiko onena emanez eta, aldi berean, ikerketa-ikasketa ikasleentzat interesgarria izan dadin eginez.

  1. urteaz geroztik, EAEko ikasleen artean bokazio zientifikoa pizten, ikerketa-ikasketa ikasgelara hurbiltzen eta zientziaren eta berrikuntza inklusibo eta iraunkorraren diseinua sustatzen dihardugu.

Saio berezi honetan emakume hauek hartuko dute parte:

Ekitaldiaren moderatzailea: Marta Olazabal | Axa Postdoctoral Research Fellow

Otsailaren 11n (osteguna), 10:00etan, izango den ekitaldi berezi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Saio birtuala egingo da, eta, horretarako, sartu hemen: LINK

Ekitaldiak 45 minutu iraunen du, ingelesez emango da eta galderak egin ahal izango dira online plataformaren bidez edo #TC11F twitter gunearen bidez.

Ekitaldiaren aurretik kontuan hartzeko galderaren bat bidali nahi baduzue, otsailaren 5era arte bidal dezakezue helbidera mezu bat idatziz: trainingcaravan@bc3research.org

Xehetasunak

Data:
11 otsaila, 2021
Ordua:
10:00 am - 10:45 am
Ekitaldi kategoria:
, , ,
Ekitaldi etiketak:
,

Egoitza

BC3-Basque Centre for Climate Change
Sede Building 1, 1st floor, Scientific Park of the University of the Basque Country
Leioa, Bizkaia 48940 Spain
Telefonoa:
+34 944 014 690
Webgunea:
http://www.bc3research.org




Financiado por el Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades y la Agencia Estatal de Investigación,
a través de la Convocatoria: Maria de Maeztu 2017 (BOE 21/10/2017) siendo la referencia de nuestro expediente: MDM-2017-0714

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change. Excelencia María de Maeztu.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies