Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

BC3 mintegia: Generoaren eta aniztasunaren ikuspegia erakundean

13 urria, 2021 @ 10:30 am - 12:00 pm

Online ZOOM bidez

Gaztelania (aldi bereko inglesesko interpretazioa).

*toki mugatuak

BC3ko berdintasun-komisioak bultzatuta eta Visiting Program ekimenari lotuta “Genero-ikuspegia eta aniztasuna erakundean” mintegiaren helburua gure errealitate zientifikoaren ikuspegi bidezkoagoa, anitzagoa eta integratzaileagoa eraikitzea, eta gure garapen pertsonal eta profesionalerako emaitza eraldatzaileak lortzea da .

Federica Ravera (Gironako Unibertsitatea) eta Irene Iniesta (UAB) ikertzaileen aurkezpenaren helburua ikerketa zientifikoaren bide ofizialen eta argitalpen-prozesuen aukera berriak definitzea da, zientziaren egungo sistemaren ekitaterik ezari aurre eginez, eta bide berriak aztertzea, berdintasunezkoagoa eta bidezkoagoa den  zientzia baten azterketatik abiatuta. Zientziako emakumeengandik hasi eta egungo feminismoraino dauden diskurtsoei buruz gogoeta egingo dute, abeltzainen bizitzari buruzko genero-ikuspegia duen ikerketa-prozesu bat aplikatuz.

Ana Galarraga Aiestaranek (Elhuyar Fundazioa), bestalde, adibide praktikoen bidez, dibulgazio zientifikoaren esparruan komunikazio inklusiboa nola lortu azalduko du, bai idatzizkoan, bai ikus-entzunezkoetan. Gainera, ekitaldiak antolatzean kontuan hartu beharreko zenbait puntu aurkeztuko ditu, genero-diskriminazioa saihesteko eta irisgarritasuna errazteko.

BC3ko Violeta Cabello eta Eva Alonso ikertzaileak izango dira jardunaldiko moderatzaileak. Gainera, Muxote Potolo Baten parte hartzea izango dugu.

Hizlariak:

Federica Ravera Milano Bicoccako Unibertsitatean (Italia) Ingurumen Zientzietan lizentziaduna eta Ingurumen Zientzietan doktorea da (Ekonomia Ekologikoaren espezialitatean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan). Federica Gironako Unibertsitateko Geografia Departamenturako Ramón y Cajal ikertzailea da.

Gaur egun, berrikuntza sozioinstituzionalak, ekintza kolektiboak eta ezagutza tradizional eta lokalak ingurumen-, kultura- eta sozioekonomia-aldaketa globaletara egokitzeko duten zeregina aztertzen ditu, bereziki Mediterraneoko eta goi-mendiko nekazaritza- eta artzain-sistemetan. Ekologia politiko feministaren ikuspegitik, egokitzapen- eta erresilientzia-azterketei aplikatuta, desberdintasunak sortzen dituzten botere-dinamikak eta landa-sistema sozioekologikoen eraldaketetan aukera berriak sortzen dituzten baldintza diferentzialak ulertzera dago zuzenduta bere lana.

FRAKTAL kolektiboaren fundatzaile-kidea da (http://colectivofractal.org)

Irene Iniesta biologian lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Ekologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Gaur egun, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ingurumen Zientzia eta Teknologiaren Institutuan egiten du lan, Juan de la Cierva ikerketa-kontratuarekin.

Bere ikerketan, hiru hurbilketa handi erabiltzen ditu naturaren eta gizartearen arteko elkarreraginen arloan: sistema sozioekologikoen ikuspegia (ondasun komunak eta ekintza kolektiboa, zerbitzu ekosistemikoak, erresilientzia), ingurumen-feminismoak (ekologia politiko feminista, generoa eta ingurumena) eta ekologia politikoa (nekazarien azterketak, ingurumen-gatazkak). Gaur egun, Bideratze eta Aldaketa Institutuarekin (IIFAC-E) taldeak bideratzen ari da, eta Prozesuen Lan Diploma egiten ari da Bartzelonako Prozesuen Lan Eskolan.

FRAKTAL kolektiboaren fundatzaile-kidea da (http://colectivofractal.org)

Ana Galarraga Aiestaranek Elhuyar fundazioan garatu du bere ibilbide profesionala. Elhuyar aldizkariko erredaktorea da, hainbat komunikabidetako ohiko kolaboratzailea, hala nola ETBn edo Euskadi Irratian, iritzi-zutabeak idazten ditu, hitzaldiak ematen ditu, kongresuetan parte hartzen du eta komunikazio zientifikoko ekitaldiak koordinatzen ditu, hala nola CAF-Elhuyar sariak.

Jardunaldian parte hartu nahi izan eskero, mesedez bete hurrengoko orria:

You, or where appropriate your legal representative, have the right to access your personal data subject to processing, as well as to request the rectification of inaccurate data or, where appropriate, to request their deletion when the data are no longer necessary for the purposes for which they were collected, as well as to exercise the right to oppose and limit the processing and data portability. If you have obtained your consent, you have the right to revoke it at any time. You may exercise these rights by sending a written request accompanied by a photocopy of your ID card to the e-mail address ARCrights@BC3research.org. You may also withdraw your consent at any time, without this having any effect on the processing operations carried out prior to such withdrawal. In any case, you may file a complaint with the Spanish Data Protection Agency (Agencia Española de Protección de Datos). You can also update your data or unsubscribe. You can access the privacy policies here.

Politicas de privacidad en Castellano

Pribatasun politikak euskaraz

Xehetasunak

Data:
13 urria, 2021
Ordua:
10:30 am - 12:00 pm
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
, , ,