BC3k bere jasangarritasun- eta mugikortasun-plana abiarazteko bideari ekin dio aurten, karbonoa izurketak murrizteko bidea errazteko eta zentroko baliabideen erabilera eraginkorra sustatzeko helburuarekin.
Iraunkortasuneko eta mugikortasun eraginkorreko plana garatzeko, BC3 karbono-aztarnaren azterketa egiten ari da. Gainera, hainbat lantalde sortu dira jasangarritasunari ahalik eta modu zabalenean heltzeko. Azterketa horrek aukera emango dio egungo egoera baloratzeko, hobekuntza-arloak identifikatzeko eta helburu neurgarri eta errealistak ezartzeko.
Gure helburua da hurrengo urteetarako iraunkortasunaren ibilbide-orri bat sortzea da, %100ean inklusiboa izango dena eta zentroko kide guztiek bultzatua, arrakasta ziurtatzeko. (Irune Vegas, project officer eta iraunkortasun planaren arduraduna, BC3)